© Luis Buñuel Film Institute
Frantzia-Italia-Espainia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Greenwich Films, Jet Film, Dear Film. Ekoizlea: Serge Silberman. Gidoia: Luis Buñuel, Jean-Claude Carrière. Argazkia: Edmond Richard. Muntaketa: Hélène Plemiannikov. Aktoreak: Fernando Rey, Paul Frankeur, Delphine Seyrig, Bulle Ogier, Stéphane Audran.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Rafael Acosta, Mirandako Errepublikako enbaxadorea, Thévenot senar-emazteak, eta Florence, Thévenot andrearen ahizpa, gonbidatuta daude Sénechal familiaren etxean afaltzera. Hara iritsitakoan konturatuko dira, ordea, gaizkiulertu bat egon dela eta ez daudela beren zain; izan ere, Sénechal jauna beste zita batera joana da. Afaltzera hurbileko jatetxe batera joatea erabakiko dute, baina hara joan eta, hil berri, jabearen gaubeila topatuko dute.
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Hona hemen nola aurkezten duen hirukoteak emanaldia: "Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek.... eta beleak kraaaa!... Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kuikui!"
Informazio gehiago: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Azaroaren 25eko oharra: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiak abenduaren 8ra atzeratu ditugu. Irakurri albistea.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.