Tenpora Tolosaldean sorturiko taldea da. Ibilbide luzeko bost musikari hauek 2012an proiektua martxan jarri zutenetik, hiru album luze kaleratu dituzte. Izaera eklektikoko taldea dugu tenpora. Taldeko partaideek, estilo eta joera ezberdineko hainbat proiektutan hartzen dute parte, eta honek, nola ez, berebiziko arrastoa uzten du euren musikan.
Estilo eta sentsibilitate gehiketa honek nortasun propio eta berezia eman dio taldeari hasiera-hasieratik. Zuzenekoetan, bereziki, arrastoa uzten duen nortasuna. Talde sailkaezina da, etengabeko bilakaeran dagoena, eta, era berean, bere soinuaren esentzia mantentzeko gai dena. Dena den, kantuak pop-a eta jazz-a artean sortu, eta elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan murgiltzen direla diote adituek. Proposamenaren kalitatea, zuzenekoen indarra eta kantuetan borborka ageri den sentsibilitatea, batetik; eta, bestetik, taldearen sendotasuna eta elegantzia dira entzulego eta kritikariek gehien goraipatu dituzten ezaugarriak.
Orain, Aitor Etxebarria ekoizpenean lagun dutela, euren lan berria aurkeztera datoz: 'Berriro asma nazazu'. Taldearen sendotasuna berriz ere agerian uzten duen disko aparta.
Duela urtebete Zugzwang argitaratu zuten (euren estudioko seigarren lana) eszenatokietan aurkezteko gogo biziz. Euskal Herrian bi kontzertu eman eta munduan zehar bira egin ondoren, 2020ko udaberrian isildu ziren...
Geldialdian zehar, Willis Drummondek formatua aldatu du eta Vincent Bestaven "Botibol" gehitu dute bere ahots, gitarra eta teklatuekin. Beste ikuspuntu batetik landu dituzte abestiak, eta orain zuen aurrean jotzeko unea iritsi da, azkenean!
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Andrezaharraren manifestua jatorriz Mari Luz Estebanen poesia liburua da. Orain, Metrokoadroka kolektiboarekin elkarlanean, oholtza gainerako moldaketa egin du.
Bost emakume, bost gorputz, bost andrezahar ikusiko ditugu publikoaren aurrean beren sentimenduak dastatzen. Irakurketa uneak poema bisual eta antzeztuekin uztartuko dira, modu umoretsu zein aldarrikatzaileak tartekatuz, emanaldi hunkigarria lortu arte.
Xabier Amurizak eta Agus Barandiaranek "Koplariak koplari" hitzaldi musikatua eskainiko dute. "Koplariak koplari" emanaldian Xabier Amurizak, azken hamarkadetan batutako kopla zaharrak eta oraintsu sortutako kopla berriak aurkeztu eta kantatuko ditu.
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.