Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikote harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu lehortean. "Gabezia" horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute. Komedia barra-barra, eta baita une mingarriak ere, "galdutako sexuaren bila" azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain. Ibilbide luzeko bikotea dugu, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak.
Informazio gehiago: Txalo produkzioak.
Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.
Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Abenduaren 16ko oharra: Covid-19 protokoloaren aplikazioa dela eta, emanaldi hau atzeratu egingo da. Barka eragozpenak.
Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Areto Nagusia.
Oharra: Gonbidapenak (4 pertsonako) jaso ahal izango dira kultur etxe bertan abenduaren 13ko goizeko 10:00etatik aurrera.
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera helduentzako beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.