FINLANDIA. Zuzendaria: KARI JUUSONEN, JORGEN LERDAM.
Niko 2: Anaia txikia arazoa handia, 2012 informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
ESPAINIA. Juan Bautista Berasategi. 20175.
Areto nagusia. Libre edukiera bete arte.
Adina: +6
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko
Objektuez osatutako obra da, Patxi Zubizarretaren izen bereko obran oinarritua.
"Bazen behin jirafa bat, 1827an Etiopiatik Parisera egindako bidaian Mediterraneo osoa zeharkatu zuena. Bidaia abenturaz, topaketez eta agurrez beteta egon zen. Orain, Kuruk ere bidaia bera egin du, eta ospitale batean bere onera etorri da, non neska gazte batekin topo egiten duen, patua dela eta, jirafaz mozorrotuta doana..."
Adina: + 4 urte Sarrera doakoa. Gonbidapenak leihatilan hartu behar dira egunean bertan, ordu bete lehenago. 4 gonbidapen gehienez pertsonako banatuko diraOharra: Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Donostiako Udalako "Gabonak Zuretzat" Gazteria Sailaren jarduera-programaren barruan.
Magia ikuskizuna, Imanol Ituiñoren eskutik.
Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia Parrastan da! Baina...zer ote da magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magiko honetan.
Adina: +6.
SARRERAK: (gehienez 4). Izen-ematea 5 egun lehenago ) zabalduko da: loiolakulturetxea@donostia.eus
OHARRA: 47/2021 Dekretuaren arabera helduentzako beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko.
Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko haurrentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.
Saio berezia: Abenduak 22, goizeko 11:00etan.(Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Hurrengo saioak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, data hauetan:
Urtarrilak 8 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Otsailak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Martxoak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Apirilak 2 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Sarrera librea aforoa bete arte.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.