AEB. Nicholas Stoller, Dougs Sweetland
Informazio gehiago wikipedia webgunean: Storks
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Abenduaren 29ko oharra: Kontzertu bertan behera geratu da, osasun arazoak medio. Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da. Hemen informazio gehiago.
Adina: +7 urte.
Zergatik ez dira etxean zuhaitzak hazten? Zenbat zuhaitz daude munduan? Zuhaitz bat hiltzen denean, zer gertatzen da?
ZU HAITZ EZ (ÁR BO LA RÉ) alegiazko mapa batean kokatzen den toki berdea da. Bertako biztanleek oinak ureztatzeko, zuhaitzekin dantzatzeko eta abesteko, sustrai zaharrek kontatzen digutena entzuteko ohitura dute. Kantuaren, dantzaren eta antzerkiaren bitartez, komunitatearen indarra eta bai besteak bai geure burua zaintzeak duen garrantzia erakutsiko dizkigute.
Bidaia osoan zehar izango ditugu Étienne Daniel-en musika - Frantzian bere abesbatza musikagatik eta haur abestiengatik ezaguna den konpositorea-, eta Alain Boudeten - Frantzian ere poesia zabaltzen lan handia egin duen poeta- olerkiak euskarara itzulita eta moldatuta
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Gabonetan Fandangoa eta Arin-arina dantzatzen ikasi nahi duten familientzat aukera paregabea.
Izena ematea beharrezkoa da: casareskulturetxea@donostia.eus edo 943.35.11.49 telefonoan.
Adina: +8
AEB. Barry Cook. 1998.
Areto nagusia.
Adina: Adin guztietarako. Libre edukiera bete arte.
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko
Donostiako zazpikote aski berria da Mugan. Rock doinuetatik aldendu, eta pop eta folk kutsuko kantak sortzen dituen taldea da. Bibolina, tronboia edota teklatuak batera dituen talde gazte gutxi ikusiko dituzu egun. Mugan taldearen sorrera 2017an kokatu daiteke. Gaur egun zazpi kidek osatzen dute taldea, eta Kutxa Kultur Musika 2021 programan parte hartzeko hautatu zituzten. Sortutakoa erakusteko garaia iritsi zaie.
Antiguotik datorren ska reggae talde bat da Herenegun. 2015an sortua izan bazen ere, 2020 urtea iritsi arte ez dute haien lehen lana argitaratu: Zer dakarren. Jai giroa eta euskaldun sena da talde honen aurkezpen hitzak.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?
Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...
Adina: 6 - 12 urte Sarrera doakoa. Gonbidapenak leihatilan hartu behar dira egunean bertan, ordu bete lehenago. 4 gonbidapen gehienez pertsonako banatuko diraOharra: Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Donostiako Udalako "Gabonak Zuretzat" Gazteria Sailaren jarduera-programaren barruan.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.