Abenduaren 29ko oharra: Kontzertu bertan behera geratu da, osasun arazoak medio. Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da. Hemen informazio gehiago.
"Ezer ez da originala, inspirazioarekin durunda egiten duen edo zure imajinazioa betetzen duen edozein lekutatik ostu egiten du". Jim Jarmuschen hitz horiek abiapuntu gisa balio dute Lapur(ari)ketak lanarentzat. Ariketa eszeniko horretan, Mursegok musika, hitza eta gorputza batzen ditu, artista sorkuntzak eraldatzeko, eta beste dimentsio batera eramaten ditu, bere hizkuntzara aldatuz.
Originalaren eta maileguaren arteko elkarrizketa honetan, Paul Duttonen spoken word, Gloria Fuertesen umore politikoa, Mikel Laboaren mundu barneraezina, Vicente Ameztoyren margolan baten lengoaia figuratiboa, Víctor Ericeren indar bisuala eta Martxel Mariskalen poesia nihilista daude, Lisabören musikan nahastuta.
Maite Arroitajauregik Mursegon, bere bakarkako proiektuan, abangoardia eta folklorea hibridatzen ditu eta lau disko argitaratu ditu. Azken urteotan ibilbide oparoa izan du zinemarako musika konposatzen. 2021ean, Aranzazu Callejarekin batera jatorrizko musika onenaren Goya eta Platino sariak jaso zituen Akelarre lanagatik.
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.