Idoia Asurmendi (ahotsa, pianoa, gitarra), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Nacho Soto (teklatua)
Bere lehen albuma, Ilun eta abar, aurkezteko 40 kontzertuko bira egin ostean, Idoiak atseden txiki bat hartu du gure lurraldeko antzoki ederrenetarako diseinatutako bira labur eta berezi hau prestatzeko.
Soinua eta literatura batzen dituen tailerra, audio-ipuin bat sortzeko helburuarekin. Irrati-gidoira egokitutako ipuin bat interpretatu ahal izango da, soinu-efektuak sortuz, eta, grabatu ondoren, ipuinaren soinu-pieza bat editatuko da.
Adina: 7-12 urte
1. txanda 10:00/ 2. txanda 12:00
Izena emateko aukera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943.351.149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
AEB. Carlos Saldanha. 2011.
Areto nagusia.
Adina: Adin guztietarako. Libre edukiera bete arte.
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko
Alazne Alegreren eskutik.
Ehungintzak garrantzi handia izan du emakumeen sormen lanean eta egunerokotasunean. Museoan dauden elementuen harira berrerabili edo berrerabilgarriekin etxean telar txiki bat nola sortu ikasiko dugu. Baita telarraren oinarriak ere: hariak nola kokatu eta bere oinarrizko teknikak.
Dinamika:
Lehendabizi Baginen Bagara erakusketa bisitatuko dugu Gero hezkuntza gelara joango gara, sortzera Adina: 5 - 8 urteIzen-ematea: abenduaren 10era arte, museoaren bazkideek izango dute lehentasuna izena emateko. 10etatik aurrera, publiko orokorrentzarako izen-ematea zabalik
Gabon hauetan, "Gabonak San Telmon" programa disfrutatu (jarduera guztiak euskaraz dira):
abenduak 22 - Korru, Kuru, Korri! (antzerkia) abenduak 28 - Aulkiak abenduak 29 - Gabonetako bodegoia abenduak 30 - Piztu! EmakumeON energia (antzerkia) (gaur) urtarrilak 4 - Osatu zure telarea urtarrilak 5 - Ni naiz, hi haizOharra: Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Fulanitok eta Menganitok dena prest dute: "SERRUCHOF HANDIA".
Piano afinatua, instrumentuak prest, artistarentzako dirua...
Baina kontzertua hastear dagoela, Serruchofek esan dio ez dela etorriko.
Inprobisatzen saiatzen dira, eta...
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretik izena eman behar da haurtxokoko e-postaren bidez (haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea ikuzkizuna baino 5 egun lehenago zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Oporrak une ezin hobea dira gauza berriak imajinatzeko eta denbora librea partekatzeko. Robotikaren mundua ikertu, ikus-entzunezko pieza bat sortu edo estanpazio-aukerak aurkitu nahi dituzu? Lantegi pila prestatu ditugu:
Urtarrilak 4
10:30 -- Argiekin animatuz
12:00 -- Flipbook esperimentala eskura ditugun materialekin
Urtarrilak 5
10:30 -- Birziklatu, berrerabili, sortu. Papera egingo dugu
12:00 -- Estanpazioarekin esperimentatu dezagun
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.