Jakin Fundazioak Txillardegiren heriotzaren X. urteurrenerako argitaratuko bi liburuen aurkezpena:
Txillardegi: euskalgintza Txillardegi: intelektuala eta gizarteaAurkezleak:
Alaitz Aizpuru (Filosofian lizentziaduna, Txillardegiren lanaren ikertzailea Jakin-en) Lorea Agirre (kazetaria, antropologoa eta Jakin aldizkariaren zuzendaria) Igone LamarainTxillardegiren heriotzaren X. urteurrena ospatzeko ziklo honen jarduerak:
Urtarrilak 11 - Txillardegiren hizkuntza. Politikaren oinarriak eta bere gaurkotasuna Urtarrilak 13 - Kronikak liburuaren aurkezpena (gaur) Urtarrilak 18 - Txillardegi: euskalgintza + Txillardegi: intelektuala eta gizartea liburuen aurkezpenaMaialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.