2022ko Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da urtarrilaren 24an eta 25ean, Donostia Kultura eta Club Vasco de Camping Elkartea eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia elkarteen eskutik.
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriekin osatu da programazioa, beste behin. Mendizale, zinemazale, eta orohar publiko zabalarentzat gomendagarriak diren lanak dira guztiak.
Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira pelikulak, azpidatziekin lagunduta.
Antolatzailea: BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
Laguntzaileak: Donostia Kultura, Club Vasco de Camping Elkartea
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.