Urtarrilaren 12ko oharra: Europa mailako bira bertan behera geratu denez, kontzertua bertan behera geratu da. Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da. Informazio gehiago: sarrera salmentaren informazio praktikoa atalean.
Marc Laflamme (bateria, perkusioa, ahotsa), Denis Gagné (abeslaria, flauta, perkusioa), Francois Gagnon (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Sébastien Lamothe (baxua, bass pedal, 12 sokako gitarra, ahotsa), Ian Benhamou (teklatuak, 12 sokako gitarra, ahotsa)
Genesisen tributu-bandarik onenak, The Musical Boxek, bidaia bat egingo du talde haren lehen urteetara: 1970-1977. Zuzeneko akrobazia ikusgarriz beteriko emanaldi guztiz indartsua da, museo batetik hartuak diruditen vintage estiloko musika-tresnak erabiltzen dituena, pista ikonikoen eta eszena-bitxikerien erritmo eromenezkoan.
Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Kattalin Mineren Turista klasea liburuari buruz arituko dira.
Tren bidaia luzea egingo du eleberriaren pertsonaia nagusiak Parisen preso dagoen laguna bisitatzeko.
Idazlea bertan egongo da eta horrelakoetan ordubete lehenago (18:00etan) geratzen da taldea liburutegian bertan.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
Frantzia. Zuzendaritza: Jean Cocteau. Ekoizpena: Jean Thuillier / Les Éditions Cinégraphiques. Gidoia: Jean Cocteau. Argazkia: Roland Pontoizeau. Muntaketa: Marie-Josèphe Yoyotte. Aktoreak: Jean Cocteau, Claudine Auger, Charles Aznavour, Yul Brynner, Françoise Sagan.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Poetak heriotzaren hurbiltasuna antzematen du eta atzera begiratzen du, bere bizitza eta obra izan diren hori aztertzeko. Bere iraganeko eta orainaldiko pertsonaiek bisitatzen dute, bere ametsetan eta sorkuntza artistikoari, inspirazioari, arteari... buruzko bere pentsamenduetan diharduen bitartean. Jean Cocteau zuzendari, poeta, dramaturgo, pintore, saiakeragile eta diseinatzaile frantsesaren testamentu zinematografikoa, urte batzuk lehenago Le Sang d 'un poète (1932) eta Orphée (1950) filmekin hasitako trilogiari amaiera ematen diona.
Inoiz galdetu al diozu zure buruari zer eta non sortzen diren surfeatzen ditugun olatuak? Zergatik diren elkarrengandik ezberdinak? Zergatik batzuk garbi irekitzen diren eta beste batzuk ixten diren? Zergatik batzutan serietan etortzen diren eta beste batzutan aldiz ez? Zergatik serieen olatu zenbakia aldatzen den? Zein den itsasaldiaren, haizearen eta itsas hondoaren formaren zeregina? Horrela bada, jakin gabe ere, zientzialari xamarra zara. Hitzaldi honetan galdera hauei erantzuten saiatuko gara.
Kepa Acero surflariak eta Maia Garcia-Vergniory fisikariak bat egin dute surfa eta fisika unibertso berean uztartzeko, surfaren zientzia azaltzeko gogoarekin surflari eta zientzialari baten ikuspuntutik. Ez duzu ezagutza zientifikorik eduki behar hitzaldi honetara etortzeko, jakin-mina baizik. Izatez, surflari guztiok iragarpen-taulak begiratzen ditugun bakoitzean fenomeno fisikoak ikertzen ditugu, eta hitzaldi honetan erakutsiko dizugu nola zientzia egiteko, ez zaren zientzialaria izan behar.
Areto nagusia.
Libre eserlekuak bete arte.
Informazio gehiago: "Donostia, surfa eta zientzia hiria" ekimena abian da
Urteko lehen Bageraren Zineforumean Filmazpit katalogoko Nevia filma ikusteko aukera izango dugu.
Nevia 17 urteko nerabea da, eta Napoliko kanpoaldean hazi da. Gizonezkoak nagusi den mundu honetan emakume gisa errespeta dezaten lortzeak ez du zentzurik harentzat. Hori dela eta, Neviak kirol-arroparekin janzten hastea eta jarrera errebeldea hartzea erabakitzen du. Hala ere, zirku baten etorrerak bere bizitza alda dezakeen ustekabeko aukera bat eskaintzen dio.
FITXA:
Jatorrizko izenburua: Nevia.
Urtea: 2019.(Filmazip katalogoan 2020tik)
Zuzendaria: Nuzia De Stefano.
Gidoia: Nuzia De Stefano, Chiara Ridolfi.
Ekoizpena: Matteo Garrone, Alessio Lazzareschi, Davide Tovi.
Musika: Michele Braga.
Muntaketa: Sarah McTeigue.
Aktoreak: Virgina Apicella, Pietra Montecorvina, Rosy Franzese, Pietro Ragusa, Gianfranco Gallo.
Argazkia: Guido Michelotti.
Herrialdea: Italia.
Jatorrizko hizkuntza: Italiera.
Gaia: Emakume gaztea izatea Napoli kanpoaldeko testuinguruan.
Iraupena: 86'.
Hizkuntza:Italiera eta euskara.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.