Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Gizakiak animaliak gara, hegazti edo arrainen antzera, eta batzuetan gure antzekotasunak beste batzuetan baino agerikoagoak dira. Pertsonok “animaliakeriak” egiten ditugunean adibidez, edo animalia basatietan gizakion keinu eta espresioak identifikatze ditugunean. The Wildlife Comedy argazki erakusketa sinpatikoa aitzakia hartuta, munduko animaliak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, eta irri eta algara artean, ea benetan uste dugun bezain desberdinak ote garen ikusiko dugu. Mozorrotu egingo gara eta irudiekin eta gure irudimenarekin jolastuko gara.
Iñurri elkartearentzat dirua biltzeko bertso-saioa. "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua.
Alberdi, Uxue |
Iguaran, Oihana |
Labaka Mayoz, Ane |
Martin, Alaia |
Antxustegi, Beñat |
Sierra, Eneko |
Agirre, Amaia |
Iñurri Elkartea |
X
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.