Aita izango dela jakin duen semea buruko gaixotasuna duela jakin duen aitarengana doa kontu eske, ahanzturan erori aurretik, boxeo borroka egiteko prest. Kolpeek, urteetan isildutako minak eta beldurrak azaleratuko dituzte.
Gizon "ahularen" eta gizon "indartsuaren" arteko aurrez aurrekoan asko dago jokoan. Semeak dena irabazteko dauka; aitak, aldiz, dena galtzeko.
Maitasuna eta gorrotoari buruzko obra da Agurra, barrengo arrangura eta damuari buruzkoa. Iragan berari lotuta dauden bi gizon bakartien istorio honek Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi ditu protagonista Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Agurra, Vidania Teatro.
Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena... ilargia! Ilargiko Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta “lo dagoen” Hareaztatzaile jauna ezagutuko du. Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietako Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.
FITXA:
Generoa: Animazioa
Iraupena: 85 minutu
Herrialdea: Alemania
Urtea: 2021
Zuzendaria: Ali Samadi Ahadi
Gidoia: Ali Samadi Ahadi eta Arne Nolting
Musika: Ali N. Askin
Zeharkako begiradak erakusketak ezagutzeko aukera ematen du, hainbat protagonistek egindako bisita berezien bidez.
Oraingo honetan, Haizea Barcenillak, Baginen Bagarako komisarioetako batek, bere esperientzia eta ibilbide berezia eskainiko du museoko lan honetan zehar.
Lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez Edukiera mugatuaMaialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.