Hizlaria: Rosa Arburua Goienetxe
Elhuyarren Euskal Hiztegi modernoak dioenez, kontrabandoa debekaturik dauden edo dagokien aduana-zerga ordaindu ez duten salgaiak inportatu edo esportatzeari deritzo. Baita ere delako salgaia bera.
Aduanak-mugak eta honekin batera datorren zerga ordaintze kontua aspalditik dator. Ez da oraingo gauza. Eta ez da oraingo kontua ere, kontrabandoa egitea, hau da, debekaturik dauden edo aduana-zerga ordaindu ez duten salgaiak inportatzea edo esportatzea, erostea edo saltzea.
Aztertutako obra: Kontrabandistek likidoak garraiatzeko erabiltzen zuten uhala-upela, larruzko uhalarekin buruan lotuta garraiatzen zena.ROSA ARBURUA GOIENETXE
Filosofía eta Hezkuntz Zientzietan Doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatean da irakasle. Azken bi hamarkadetan Baztan-Bidasoa-Txingudi inguruko muga eta bertako biztanleen bizimodua ikertzen eta idazten aritu da eremu hauetan egin zen kontrabandoa izan delarik gai nagusienetariko bat.
Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena... ilargia! Ilargiko Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta “lo dagoen” Hareaztatzaile jauna ezagutuko du. Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietako Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.
FITXA:
Generoa: Animazioa
Iraupena: 85 minutu
Herrialdea: Alemania
Urtea: 2021
Zuzendaria: Ali Samadi Ahadi
Gidoia: Ali Samadi Ahadi eta Arne Nolting
Musika: Ali N. Askin
Familientzako tailerrak Begon Antón (Bilbo, 1983) artistaren Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk erakusketaren esparruan. Erakusketa ikusgai dagoen 2022ko otsailaren 13ra arte.
Erakusketa artistaren lau proiektu biltzen ditu, gure begietara exotikoak, minoritarioak edo ia arauz kanpokoak diren istorioak, munduak eta jarduerak ezagutzera ematen dituztenak.
-5-12 urte arteko parte hartzaileentzat, helduek lagundutua.
Plaza mugatuak
Derrigorrezkoa aurretik izena ematea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.