Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Olga Tokarczuk-en Erabili goldea hilen hezurren gainetik izango dugu esku artean.
Euskarazko ikus-entzunezko proiektu bat martxan jarri nahiko zenuke? Interesa duzu komunikazioa eta dibulgazioaren eremuan? Zure intereseko gaiak lantzeko formato berriekin frogatu nahi duzu?
Ikus-entzunezko proiektu digitalak sortzeko helburuarekin elkartuko den talde bat sortu dugu 2deo laborategian eta honi laguntzeko programa espezifiko bat eskainiko zaio, hilabete batzuen buruan ikus-entzunezko pieza eta proiektu propioak asmatu, produzitu eta zabaldu ahal izateko asmoz.
Ikus-entzunezkoaren bitartez edukiak lantzeko eta honen inguruan esperimentatzeko interesa duen edozein gazteri zuzendutako talde da. Baldintza bakarrak euskaraz jakitea eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gogoa izatea dira. Ez dago zertan aldez aurretik ikus-entzunezko produkzioan esperientzia edo jakintzarik izan behar, bai ordea elkar sorkuntzan aritzeko gogoa eta edukiak modu berritzailean plazaratu eta komunikatzeko motibazioa.
Talde honen izaera malgua izango da, hau da, bertan parte-hartzeko konpromiso maila ezberdinak ahalbidetuko dira: programa guztian zehar parte-hartu ahal izango da baina baita modu puntualean, saio konkretuetan.
Zeri dagokio: 2deo talde esperimentala - Lantaldea
Interesa izanez gero izena emateko galdetegia bete. Zalantzak argitzeko idatzi ondoko helbideetara:
Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Itxaro Bordaren Euri zitalari esker izeneko liburuari buruz arituko dira saio honetan.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.