Zeharkako begiradak erakusketak ezagutzeko aukera ematen du, hainbat protagonistek egindako bisita berezien bidez.
Oraingo honetan, Danele Sarriugartek, bere esperientzia eta ibilbide berezia eskainiko du museoko lan honetan zehar.
Lekua erreserbatu webgunearen bidez jarduera baino 15 egun lehenago Edukiera mugatuaBatuz aldatu izena hartu du Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimenak. Jauzia egiteko garaia da: hizkuntza-eskubideen alde, gizarte kohesioaren alde, euskararen alde.
"Etorkizuneko hizkuntza-politikaren gakoak" hitzaldi-solasaldia antolatu da ostegun honetarako Donostian, 19:00etan Doka Kafe Antzokian. Euskararen normalizazioa, hezkuntza ituna, #BatuzAldatu eta beste hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko aukera aparta izango da.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.