Iñaki Diéguez (akordeoia), Angel Unzu (gitarra-bouzoki) eta Iker Telleria (perkusioa) musikari gisa ibilbide luzea duten artistak osatzen dute formazio berri hau, eta folk moderno eta freskoaz jantzitako kontzertua eskainiko dute. Kontzertuaren errepertorioa, bere aldetik, Dieguez akordeoilariaren konposaketek osatuko dute, eta Euskal Herriko musika tradizionala jazz edo teknoarekin nahastuko da ekimen honetan. Beraiekin batera Oinkari dantza taldeko dantzariak arituko dira.
Saio hauek irakasle komunitatearekin harremana estutu eta esperientziak partekatzeko helburua dute. Hezkuntza praktiketan, ikasgeletan, edota beste eremu batzuetan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide artistikoak zabaldu eta metodologiak elikatu nahi dira. Aldi berean, irakasleek dituzten kezka eta lan-eskarmentuak besteon hezkuntza praktika ere elikatzen du, ezagutza biderkatuz.
Urte batzuk daramatzagu irakasleekin harreman hurbil bat garatzen, eta harreman hori etengabe elikatzen da. Funtsezkoa da beste hezkuntza-eremu batzuetan lan egiten duten taldeekin trukea, hizkuntza komuna sortzeko, batzuen eta besteen beharrak antzemateko eta esperientzia pedagogikoak partekatzeko.
2021/2022 ikasturtean bi topaketa izango dira, #Ikus-entzunezkoak eta identitatea-aren inguruko azaroan eta #Arteak, esperimentazioa eta teknologiak ikasgelan otsailean.
#Arteak, esperimentazioa eta teknologiak ikasgelan
Ikasgelan esperimentazioa prozesuak martxan jartzea eta espresio modu desberdinen bitartez gure adierazpenak bideratzea dira saio honen helburu nagusiak. Serigrafia, autoedizioa edo fabrikazio digitala gai konkretu baten inguruan ikertzeko, sortzeko, mezuak zabaltzeko tresna lagungarriak izan daitezke, guztion artean gogoeta kritikoak modu eraikitzaile edo ludikoan bideratzeko.
Programa:
Otsailak 11, ostirala
16:00-17:30 3Dn SORTZEN: Fabrikazio digitalari buruzko lantegia (Bigarren hezkuntza)
18:00-19:30 TIN.TA!: Estanpazio lantegia (Bigarren hezkuntza)
Otsailak 12, larunbata
10:00-11:30 HARRI, ORRI, AR: Autoedizio lantegia (Lehen hezkuntza)
12:00-13:30 SITU- AKZIOAK: Nola bideratu paisai sentsorialak eskolan (Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehenego zikloa)
Erresistentzia arazo fisikoa da 'desgaitasunaren' kontzeptua lehen pertsonan eta gorputzetik lehertzeko-hausnartzeko beharrari erantzuten dion sorkuntza ikerketa luzearen emaitza da. Antzezlan garaikidea, umorez bustia eta gorputzaren ikuspuntu feministatik abiatutakoa da. Proiektu hau, euskal arte eszenikoetan profesionalizatzeko eta publikoarekin elkarbanatzeko maitasun eta hausnarketa bihurtzen doa apurka-apurka, eta eszenaren alor anitzetan lanean ari diren belaunaldi ezberdinetako emakumeen elkarlanak posible egin du.
Informazio gehiago: MAO - Maite Aizpurua
Prezioak: 5 (AKKEko bazkideak, 4 )
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.