AEB. Karey Kirpatrick, Jason Reisig.
Adina: Denontzat
Azpitituluak gaztelaniaz
Argazkia eta informazioa: Ausarki Yeti dibertigarria
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?
Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?
Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
GLU GLUk Perez Sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.
(+3 urte)
Artista tailerra Aran Santamaríaren eskutik.
Rosa Valverdek egindako kaxak artelan konplexuak dira. Elementu ezberdinak nahastuta narrazio propioa sortzen dute eta emozioak eragiten dituzte.
Aran Santamaria artistak aldiz papera erabiltzen du, collage, pop-up eta liburu eraldatuetan bidez obra poetikoak sortuz.
6 - 12 urte Lekua: erakusketa + Hezkuntza tailerra Sarrerak: urtarrilaren 1 arte bakarrik bazkideentzat salgaiRosa Valverde. Arte Kaxak erakusketari lotuta.
Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko haurrentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.
Hurrengo larunbatetan, goizeko 11:00etan:
Otsailak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Martxoak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Apirilak 2 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Sarrera librea aforoa bete arte.
Saio hauek irakasle komunitatearekin harremana estutu eta esperientziak partekatzeko helburua dute. Hezkuntza praktiketan, ikasgeletan, edota beste eremu batzuetan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide artistikoak zabaldu eta metodologiak elikatu nahi dira. Aldi berean, irakasleek dituzten kezka eta lan-eskarmentuak besteon hezkuntza praktika ere elikatzen du, ezagutza biderkatuz.
Urte batzuk daramatzagu irakasleekin harreman hurbil bat garatzen, eta harreman hori etengabe elikatzen da. Funtsezkoa da beste hezkuntza-eremu batzuetan lan egiten duten taldeekin trukea, hizkuntza komuna sortzeko, batzuen eta besteen beharrak antzemateko eta esperientzia pedagogikoak partekatzeko.
2021/2022 ikasturtean bi topaketa izango dira, #Ikus-entzunezkoak eta identitatea-aren inguruko azaroan eta #Arteak, esperimentazioa eta teknologiak ikasgelan otsailean.
#Arteak, esperimentazioa eta teknologiak ikasgelan
Ikasgelan esperimentazioa prozesuak martxan jartzea eta espresio modu desberdinen bitartez gure adierazpenak bideratzea dira saio honen helburu nagusiak. Serigrafia, autoedizioa edo fabrikazio digitala gai konkretu baten inguruan ikertzeko, sortzeko, mezuak zabaltzeko tresna lagungarriak izan daitezke, guztion artean gogoeta kritikoak modu eraikitzaile edo ludikoan bideratzeko.
Programa:
Otsailak 11, ostirala
16:00-17:30 3Dn SORTZEN: Fabrikazio digitalari buruzko lantegia (Bigarren hezkuntza)
18:00-19:30 TIN.TA!: Estanpazio lantegia (Bigarren hezkuntza)
Otsailak 12, larunbata
10:00-11:30 HARRI, ORRI, AR: Autoedizio lantegia (Lehen hezkuntza)
12:00-13:30 SITU- AKZIOAK: Nola bideratu paisai sentsorialak eskolan (Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehenego zikloa)
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.