Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?
Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?
Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere xarma, baita neguak ere. Neguan hosto iraunkorreko koniferek hartzen dute dagokien protagonismoa parkean, zedro, izei eta pinuak baitira urtaro gogor honetan, adarretan hostoei eusten ausartzen diren zuhaitz gogor eta sendoak. Badira fruituak neguan ematen dituenak ere, animalientzat oso preziatuak janaria garesti baitago sasoi honetan. Arropa jantzi, neguko ibilaldi baten xarmaz gozatzeko. Familientzako bisita hau (5-9 urteko haurrak), eskulan batekin amaituko dugu.
Informazio gehigarria
Lekua: Cristina Enea
Hizkuntza: euskara (gazteleraz otsailaren 20an)
Izen-emateak hemen.
Fidantza: 2 € [+ info]
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz? Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi Antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...
Areto Nagusia.
Oharra: Izena ematea beharrezkoa da posta elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo kultur etxean bertan. Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 7ko goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.