Hizlaria: Ane Lekuona
Diziplinak, materialak eta figurazioa zein abstrakzioaren arteko aukeraketak, Euskal Herriko artearen historian izan duten eragina aztertuko da genero ikuspuntutik, emakume artisten ikusgarritasun faltan eta euren lanen interpretazioan izan duten eragina aztertzeko.
ANE LEKUONA MARISCAL
Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen artearen historiaren gradua eta ondoren arte garaikideko masterra egin zuen Madrilen. Egun, bere doktoretza tesia bukatzear dago EHUn, Haizea Barcenilla eta Maite Mendez-en tutoritzapean. Bide honetan, ikerketa egonaldiak egin ditu atzerrian baita estatu-mailan ere, eta kongreso zein aldizkari ezberdinetan publikatu ditu bere lanak. Oro har, 1950-1970 urte bitarteko Euskal Herriko artearen historiaren berrikusketa feministan zentratzen da bere ikerketa; alde batetik, iritsi zaizkigun kontaketen erro androzentrikoa bistaratzea da bere helburua eta, bestalde, garaian izan ziren emakume artistak aldarrikatzea.
Baginen Bagara erakusketako jardueren programako hitzaldia
Hitzaldia streaming bidez Youtuben ikusgai izango da.
Pertsonaiak sortzeko ilustrazio tailerra
Marraztu nahi? Sortu zure pertsonaia dibertigarriak istorioak kontatzeko
*Adina: +6 urte
*Iraupena: Bi ordu
*Dohainik
*Euskaraz
*Gidatzailea: Iosu Mitxelena
Aldez aurretik izena eman behar da Intxaurrondo K.E.ko liburutegiko telefonoan (943 48 34 02) edo e-postaren bidez (intxaurrondoliburutegia@donostia.eus).
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatuak museoko erakusketa iraunkorrera.
Oraingo honetan bisita Arrate Perezek eskainiko du.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Tasio Erkizia Almandozek Jan eta jabe Elikaduraren bidez, herria eraikitzen bere azken liburua aurkeztuko digu:
Mendebaldean, jatea ekintza aski arrunta da, ohikoaren zentzuan, bai eta beharrezkoa ere; hain zuzen horregatik du dimentsio sozial eta politiko ikaragarria. Esperientziatik eta konbentzimendutik idatzitako saiakera didaktiko honetan, elikadura estrategikotzat aurkeztuko zaigu, nazio baten ekonomia, osasuna, kultura eta izaera uztartzen dituen esparrua delakoan. Egun nagusi diren nekazaritza intentsiboa eta agroindustria hizpide hartu eta, alternatiba gisara, zirkuitu laburraren, ekonomia zirkularraren eta saltoki kolaboratiboen alde egiten du. Egunez egun bestelako gizarte eredu bat eraikitzeko bidean lanabes izan nahian, liburuxka honek Euskal Herrian martxan diren proiektuak ezagutzera eman eta plangintza-manifestu adostu baten beharra agertzen du, bai eta botere eraldatzaileen arteko sinergiak proposatu ere.
Argitaletxea Txalaparta
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.