AEB. Zuzendaritza: Howard Hawks. Ekoizpena: Howard Hawks / Paramount Pictures, Laurel Productions. Gidoia: Leigh Brackett, Harry Brown-en The Stars in Their Courses eleberrian oinarriturik. Argazkia: Harold Rosson. Musika: Nelson Riddle. Muntaketa: John Woodcock. Aktoreak: John Wayne, Robert Mitchum, James Caan, Charlene Holt, Paul Fix.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Cole Thornton (Wayne) izeneko pistolari bat El Doradora joan da botere handiko lurjabe baten eskariz, gertuko lur batzuetatik baserritar familia bat botatzeko asmotan baitabil. Thorntonek, ordea, uko egingo dio lan horri bere lagun eta bertako sheriff J. P. Harrahen (Mitchum) aholkuari jarraituz. Hilabete batzuk geroago, Thorntonek El Doradora itzuli behar du Harrahi laguntzeko. Hawks maisuak, Red River (1948) eta Rio Bravo (1959) western gailenen arduradunak, zuzendutako azken-aurreko filma.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.
Xabier Alberdi eta Amets Arzallus eta Ander Izagirre arteko topaketa ospatuko da Museoko ganbaran. Bertan, Afrikako etorkinek itsasoan bizitzen duten egoera dramatikoari buruz hitz egiteko. Itsasotik kanpo, nolakoa da Euskal Herriak egiten duen harrera?
Erreserba online egin behar da.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.