Oharra: euskarazko bertsioa otsailaren 19an taularatuko da.
Egilea: David Caiña
Zuzendariak: Gorka Mínguez, David Caiña.
Aktoreak: Maribel Salas, Gorka Mínguez, Gemma Martínez, Lorea Intxausti, Albar Cirarda.
Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina. Afaria eta kanpaien arteko momentu batean, familia honen arteko harreman guztiek eztanda egingo dute.
Nahiz eta egitura nahiko tradizionala eduki, FAKE, Begiari tranpa istorioa kontatzeko denboran jauzi ugari eman beharko ditugu, kronologia apurtu, itzulerarik gabeko puntu horretara nola iritsi garen ulertu ahal izateko. Aldi berean, hau, familien inguruko istorio bat da, eta hoien barnean ematen diren botere harremanen ingurukoa. Nola gehien maite dugun pertsonei errealitatea izkutatzen saiatzen garen.
Informazio gehiago: Erre Produkzioak
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Printze Txikia, marrazki bizidunetako filma.
Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den Neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio.
- Antoine de Saint-Exupéry idazle eta hegazkinlari frantsesaren eleberri labur eta lanik ospetsuenean oinarritua, 'Printze txikia'.