Dinamizatzailea: Eider Perez
Emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargunea lantzeko tailerra izango da. Feminismoak eta euskalgintzak munduan egoteko eta eragiteko praktika, diskurtso eta iruditegi berriak eraiki nahi dituzte. Baina lan horretarako beharrezkoa da atzera ere begiratzea, memoria egitea eta jasotzea, erresistentzia praktika gisa.
Tailerrak feminismoaren eta euskararen arteko elkargunea izan nahi du. Batetik, hizkuntzaren eta kulturaren transmisioan Donostiako emakumeek eginiko lana aitortu eta erreferenteak ikustarazteko. Eta bestetik, hizkuntza ez hegemonikoen eta feminismoaren arteko harremanari buruz hausnartzeko.
Tailerreko kideen parte-hartzean oinarritutako tailerra izango da; bertaratuek hitz egiteko eta elkarri entzuteko aukera izango dute. Horrez gain, gorputzean arreta jarri eta gorputzaren memoria esnatzeko eta aktibatzeko hainbat jolas eta ariketa proposatuko dira.
Emakumeentzako tailerra Lekua: Hezkuntza areatoan, San Telmoko 1. solairuan Bi eguneko tailerra:Otsailak 25: 18:00 - 20:15
Otsailak 26: 10:00 - 12:15
Hard core, punk eta rock alternatiboa Mungiatik.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Sidney Stratton kimikaria bidegurutze batean dago bere karreran. Erresistentzia handiko zuntz bat asmatzen ahalegindu da, baina lanetik bota dute ahalegin horretarako behar zituen tresna gehiegi eskatu dituelako. Azkenean, Sidneyk ehun zuri bat sortuko du, iragazkaitza, zikindu eta zimurtu ezina. Hasieran heroitzat tratatuko badute ere, fabrikatzaileak berehala konturatuko dira ezen traje perfektua oso-oso txarra dela, berez, negozioentzat.
Fitxa teknikoa
Jatorrizko tituloa: The Man in the White Suit
Itzulitako izenburua: Traje zuriko gizona
Zuzendaria: Alexander Mackendrick
Urtea: 1951
Herrialdea: Erresuma Batua
Produkzioa: Ealing Studios
Gidoia: Roger MacDougall, John Dighton, Alexander Mackendrick
Bertsioa: JBAEU
Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Euskara
Iraupena: 84´
Iker Martínez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) musikari oñatiarrak gidatzen du “Iker Martínez eta Zaldi herrenak” proiektua. 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, 2019an iritsi zen bigarrena eta 2021eko irailean iritsi zen hirugarrena: “Hegaldiak”.
Bigarren diskoaren aurkezpen bira egiteko, Ikerrek Zaldi herrenak taldearen laguntza izan zuen. Esperientzia pozgarria eta musikalki aberasgarria zela ikusita, disko berria talde formatuan eta guztiek batera grabatu dute eta, aurkezpen kontzertuetan ere, jadanik finkaturik dagoen formazio horretan arituko dira.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Mozorro desfilea Martuteneko haurtxokoan. Donostiako Udalak aurten ere programazio zabala aurkeztuko du.
Inauteri-festak, tailerrak eta jokuak Aieteko (safari jolasa), Altzako (tribuen Ginkana), Amarako (mozorro desfile musikatua), Bidebietako (inauteri-desfilea), Egiako (Harry Potter festa!), Groseko (inauteri-festa) eta Intxaurrondoko (espazioaren eta estralurtarraren jaialdia) haurtxokoetan. Donostiako Udalak aurten ere programazio zabala aurkeztuko du.
Inauteri-festak eta tailerrak Aieteko (mozorro prestaketa), Altzako (inauteri-festa), Egiako (mozorro lehaiketa) eta Intxaurrondoko (estralutar mozorro-festa) gaztelekuetan. Donostiako Udalak aurten ere programazio zabala aurkeztuko du.