Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Donostia Kulturak Gure ahotsak emanaldia antolatu du laugarren urtez, emakumezko musikari gazteen lana nabarmentzeko asmoz. Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak ariko dira aurtengoan.
Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Yurre Ugarte-en Lilurabera eta Gasolindegian izango ditugu esku artean. Eta egilea bertan izango da.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia,Poetika ziklo testuinguruan:
Poeta gonbidatua: Martin Etxeberria Garro
Aurkezlea: Xabier Etxeberria Garro
Musika: Musikene
Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974). Ibilbide oparoko poeta, idazlea eta gidoilaria. Martin Etxeberria Zuloaga idazle, pentsalari eta irakaslearen semea, enpresaritza ikasketak egin zituen Donostian. 2018an bere laugarren poema liburua aurkeztu zuen Winston (Elkar). Aurretik etorri ziren Katiluaren ipurdia (1999, Alberdania),Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (2005, Elkar), etaZakurraren poema eta beste hezurrak (2011, Elkar). Horiez gain, hainbat ipuin eta nobela idatzi ditu bere anaia Xabierrekin batera, haurrentzat zein helduentzat. Irrati-telebistarako, zinema eta komikietarako gidoiak idazten ditu. Ulu Media ekoiztetxean godoilari eta editore gisa dihardu.
Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974). Idazlea eta gidoilaria. Bereanaia Martin baino bost bat minutu geroago jaio zen. Marketina ikasi zuen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Lehen eleberriarekin Egun denak ez dira berdin (2001, Elkar) Igartza Saria irabazi zuen. Lan ugari argitaratuak ditu anaia Martinekin batera, narratibaren alorrean, haur zein helduentzako literaturaren esparruetan. Bakarka, Udazkeneko lorea (2012, Elkar), Eman amore (2015, Elkar) eta Augustin Zubikarai saria jaso zuen Berriro itzuliko balitz (2018, Elkar) eleberriak argitaratu ditu. Ulu Media ekoiztetxean godoilari gisa dihardu.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Casares kultur etxe parean (euriarekin kultur etxe barruan).
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 18:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Leire plazan.
-3-5 urte: 17:30
-6-9 urte: 18:30
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Andereñoak plazan.

-Amassorrain ikastetxea
-3-5 urte: 17:00