Otsailaren 25eko oharra: solasaldia martxoaren 1ean izan beharrean, martxoaren 8an izango da.
Literatur solasaldia Maryse Condé idazlearen Bihotza negar eta irri liburuaren inguruan.
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago txosten honetan irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Solasaldia presentziala izango da.
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Martí Constans-en Su tranpa liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Igor Leturia-k euskaraz zuzendutako solasaldian, Unai Elorriaga-k (Algorta, 1973) idatzi eta Alex Orbe-k (Barakaldo, 1973) marraztu eta koloreztaturiko Jarraitu inurriari (Harriet, 2021) komikiari buruz hitz egingo dugu, Unai Elorriaga gidoilaria bertan egongo delarik. Komikian ama noiz itzuliko zain dauden aita-alaba batzuen nondik norakoak kontatzen dira. Maitatua eta ama bezain hurbila den pertsona baten absentziaren istorioa da.
Unai Elorriaga euskal idazle, itzultzaile eta irakaslea da. Sei eleberri kaleratu ditu gaur arte eta "SPrako tranbia" bere lehen eleberriarekin Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen. Alex Orbe ilustratzaile bizkaitarra da. Marrazki bizidunak egin izan ditu, publizitatean lan egin eta testu liburuak eta haur eta gazte literaturako lan ugari ilustratu ditu. Komikigintzan ere dihardu eta Xabiroi aldizkarian ohiko kolaboratzailea da.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
KM Kulturuneak eta EKEk antolatutako liburu aurkezpena, "Iparraldea bertan" ziklo testuinguruan:
Lumi - Bezperen dirdira
LUMI elektro inde taldea da, 2014an sortua. Ahotsean, Nahia Zubeldia (Unama), eta makinetan, Manu Matthys (Matthys, Odei) dira. Taldeak aski urrunekoak diren bi bide biltzen ditu: Nahiarena, euskal kantuen eta folk melodien ingurukoa, eta Matthysena, arrunt elektronikoa. Beren ibilbidean barna, soinua gero eta gehiago lantzen dute, eta, aldi berean, organikotasunera bideratzen. Lehen EPa 2014an atera zuten, eta lehen LPa, Itzal zikinak, 2019an, biak Moï Moï diskoetxearekin. Orain, Bezperen Dirdira disko berria prestatzen ari dira, udaberri hontan argitaratuko dutena, Usopop diskoetxearekin. Proposatutako kontzertu hontan, talde lapurtar honen unibertso musikala (ber)ezagutzeko aukera izanen da.
+ 55 bisitak erakusketa iraunkorreko gai desberdinak lantzen dituzten ibilbideak dira. Horiek guztiak 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira, webgunean izena emanda.
Oraingoan, Juan Ignacio Aizpuruak egingo du ibilbidea, Euskadiko industrializazio prozesuari buruz hitz eginez.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-3-5 urte: 17:30, Santiago plazan
-6-9 urte: 17:30, Maria Zambrano plazan
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Martin Santos plazan
-3-5 urte: 17:30
-6-9 urte: 17:30
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Martuteneko parkean, ikastola ondoan
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 18:00
LUMI elektro inde taldea da, 2014an sortua. Ahotsean, Nahia Zubeldia (Unama), eta makinetan, Manu Matthys (Matthys, Odei) dira. Taldeak aski urrunekoak diren bi bide biltzen ditu: Nahiarena, euskal kantuen eta folk melodien ingurukoa, eta Matthysena, arrunt elektronikoa. Beren ibilbidean barna, soinua gero eta gehiago lantzen dute, eta, aldi berean, organikotasunera bideratzen. Lehen EPa 2014an atera zuten, eta lehen LPa, Itzal zikinak, 2019an, biak Moï Moï diskoetxearekin.
Orain, Bezperen Dirdira disko berria prestatzen ari dira, udaberri hontan argitaratuko dutena, Usopop diskoetxearekin. Proposatutako kontzertu hontan, talde lapurtar honen unibertso musikala (ber)ezagutzeko aukera izanen da.
Colette Larraburu idazle eta kazetariak euskal kantagintza garaikidearen historiaren zati bat azaltzen du bere azken liburuan Francoren mende kantatzen genuenean. Francoren diktadura garaian, beren hizkuntza debekatua zegoela, Ipar Euskal Herriko abeslari batzuk (Peio & Pantxoa, Etxamendi & Larralde, Guk, Manex Pagola, besteak beste) Hego Euskal Herrira joan ziren kantatzera. Larraburuk istorio horretan protagonistak izan diren kantari zenbaitzuekin saio berezia eskainiko digu.
Partaideak: Colette Larraburu, idazle eta kazetaria; Peio eta Pantxoa, Beñat Sarasola, Joanes Borda, Panpi Lacarrieu, Patxika Erramouspé, Gexan Alfaro, abeslariak.
Donostiako Trueba Zinemak karteldegiaren barruan zinema emanaldiak, "Mendiak 1976" pelikularen proiekzioarekin.
SHAKHAUR (HinduKush / Afganistan 7.116 m) mendia 1976. urtean lehendabiziko 7000 euskalduna izan zen. Tontor honek, ameslari batzuk historia egingo zuten ezezagun batzuetan bihurtu zituen.
Istorio ezezaguna, erronkaz, ametsez eta abenturaz baina minez beterikoa ere. Shakhaurren jaitsieran Leandro Arbeloak bizitza galdu zuen eta urtebete beranduago Javier Pastorrek bizitza galduko zuen Julian Lasterrarekin Mont Blanceko Couloir Gervasuttiko eskaladan.
Lagundu gaitzazu ametsez zein zorigaitzez beteriko istorioa argitaratzen. Ezinezkoa zirudiena lortu zuten dena arriskuan jarriz.
Ordutegia: