55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatuak museoko erakusketa iraunkorrera.
Oraingo honetan bisita Ramón Leturiondok eskainiko du.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
KM Kulturunea eta EKE-k antolatutako kontzertua, "Iparraldea bertan" ziklo testuinguruan:
Etxetaburu
Etxetaburu. Etxekopar - Galtxetaburu. Mixel eta Jean Kristian. Xiberoa eta Baxe Nafarra. Haize epailea eta hauspo eragilea. XVIII. mendetik XXI. era. Bertso zahar eta berriagoak.
Irria eta ziria. Guzientzako pentsatua: Ema-gazteak eta zaharrakGiz-onak eta tzarrak...
Partaideak: Mixel Etxekopar (Gotaine – Zuberoa): Kantua, Xirula, flautak eta perkusioa. Jean Kristian Galtxetaburu (Gamarte – Nafarroa Beherea), esku soinua, botza.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-3-5 urte: 17:30, Santiago plazan
-6-9 urte: 17:30, Maria Zambrano plazan
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Martin Santos plazan
-3-5 urte: 17:30
-6-9 urte: 17:30
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Martuteneko parkean, ikastola ondoan
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 18:00
Euskaldunberriei zuzendutako mintzapraktika saioak euskaraz mintzatzeko arteaz aritzen zaren bitartean (euskaltegietako ikasleei edo euskara ikasten hasi direnei zuzenduak).
Elkarrizketak San Telmo Museoko erakusketa iraunkorreko objetu jakin batzuei buruzkoak izango dira.
Dinamika:
Launaka eseriko gara Ondoren, zehaztutako gaiei buruz hitz egingo dugu 15 minutuko hiru txandatan Txanda bakoitzean mahaiz aldatu beharko dugu, beste mintzakiderekin aritzekoXehetasunak:
Adina: helduei zuzendua Lekua: klaustroa Ordutegia: 10:00 + 11:00 + 17:00 Izen-emateak: mintzalaguna@bagera.eus