Naiara Palaciosen eskutik.
Haur txikientzako sormen tailerra museoa ezagutzeko eta koloreekin jolasteko. Adin tarte ezberdinentzako saioak izango dira:
11:00: 1 - 2 urte 17:00: 3 - 4 urteBestelako informazioak:
Lekua: erakusketa iraunkorra + Hezkuntza tailerra Sarrerak: salgai jarduera baino 15 egun lehenago. Bazkideek lehentasuna izango dute. Oharra: arropa erosoa ekartzea komeni daOINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus