55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatuak museoko erakusketa iraunkorrera.
Oraingo honetan bisita Arrate Perezek eskainiko du.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
KM Kulturuneak eta EKEk antolatutako proiekzioa, "Iparraldea bertan" ziklo testuinguruan:
Oskar Alegriaren laburmetraia : Erleketa
Eleketa, ahozko oroimenak erakusketaren karietara, Euskal Kultur Erakundea-k (EKE) zinegile batzuei ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu die. Gaualdi hau, Erleketa laburmetraia deskubritzeko eta Oskar Alegria filma horren egilearekin trukatzeko parada izanen da. Erleketa da hitzak sortu aitzin existitzen zen mundura bidaia bat. Hitzak letrazkoak ez ziren garaian, paisaiaren musikan zaunkak, orroak, uluak eta txioak nagusitzen ziren. Gure soinuak barne. Itsasoak, mendiak eta haizeak mintzaira zuten eta guk haien oihartzuna. Gure azken hitzen eramaileak erleak izan dira. Izan dira, diogu. Egun gure ixiltasunaren zaindariak dira.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-3-5 urte: 17:30, Santiago plazan
-6-9 urte: 17:30, Maria Zambrano plazan
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Martin Santos plazan
-3-5 urte: 17:30
-6-9 urte: 17:30
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Martuteneko parkean, ikastola ondoan
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 18:00
Lewis Carrol idazlearen ipuin honetako grabaketan murgiltzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Etxeko txikientzat hain ezagunak diren Joanes Echeveste, Asier Burguete eta Lorea Intxausti, Norgirako aktoreek gidatutako bidai majiko batean non untxia eta historiako beste pertsonaia batzuk agertuko diren.
*Adina: + 6 urte
*Iraupena: hiru ordu-laurden
*Dohainik
*Euskaraz
Izena emateko: intxaurrondokulturetxea@donostia.eus helbide elektronikora bidali korreo bat edo Intxaurrondoko Liburutegian edo sarreran, martxoaren 18a baino lehen. Mesedez, adierazi pertsonen kopurua eta umeen adinak.
Irudiak erabiltzeko baimena sinatzea beharrezkoa da.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.