1962an, adin ertaineko emakume bat Hollywood Reporter egunkariko iragarki-sailean aurkeztu zen, iragarki hau jartzeko: "Hiru seme-alaben ama. Dibortziatua. Amerikarra. Hogeita hamar urteko esperientzia zine-aktore gisa. Oraindik bizkorra eta zurrumurruek diotena baino atseginagoa. Lan egonkorraren bila Hollywooden." Erredaktore gazteak ezin du sinetsi, eta, emakumearen zakartasuna gorabehera, ahal duen guztia egiten du atxikitzeko. Hau Lukas Heller da, gidoilaria. Bera, Bette Davis, aktorea. Elkarrizketan zehar, fikzioa eta errealitatea nahasten diren honetan, zeruan hainbeste distiratzen duten izarrak ilundu egiten dira, gure ustez iritsezinak ziren emakume askoren benetako historia ikusteko.
Antzezlan honek emakume langilea omendu nahi du, eta, bereziki, hainbeste aktoreren kemena, ausardia, esfortzua eta jarraikitasuna, gizonek gidatutako mundu batean hitzez hitz larrua uzten baitute bere lana defendatzeko.
Informazio gehiago: Teatro del Navegante
Planetarioan zuzeneko saio honetan, hurrengo hilabetean ikusiko diren zeruko objekturik nabarmenenak zeintzuk diren eta non ikusi erakutsiko ditugu.
Bestalde, ilargi eta eguzki-eklipseak zergatik gertatzen diren eta nola izaten diren azalduko dugu.
Saioaren iraupena: 45 minutu
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
12 urtetik aurrera
Planetarioko sarrera behar da
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Oharra: gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan banatuko dira, martxoaren 25eko 17:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak gehienez bi jaso ahalko ditu. Leihatilaren ordutegia: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra irabazlea antzeztuko da. Aurten, Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra eszenaratuko da.
Antigone,
Anti: ezezkoa edo kontrakoa,
Gone: malgua,moldagarria,
Antigone: moldaezina,
Kuriosoa, oso kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2,500 urtetan garai guztietaragehien moldatu den obra dela jakitea, Antigone omen dugu antzerkiaren historian gehien taularatu den antzezlana, baina gure herri txiki honi eragin gutxi egin diola dirudi. Ez da sekula inoiz euskaraz taularatu izan, Gu ere moldaezinak izango ote gara?
Guk, beste batzuen hitzak bilduta, prologo arraro hau egin dugu, Dena esanda dagoelaonartu, eta agian esanda eta idatzita dauden gauzak berriro entzun behar direlakoaren apologia eginez. Bestela, zertatarako obra klasiko batetik abiatu?
Zuzendaritza eta dramaturgia: Igor de Quadra
Dramaturgia eta interpretazioa: Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti, Xanti Aguirrezabala, Maite Aizpurua
Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Asier Burguete, Lorea Intxausti eta Joanes Echeveste aktoreen eskutik memegintza tailerra. Ikus entzunezko memeak euskaraz sortuko ditugu jolas eta aplikazioen bitartez.
Goazen, Spiderman, Irabazi arte, Doraemon, Shin Chan, Batman, Hiru hirukiak, Aupa Etxebeste, Lur eta amets, Orkestra lurtarra, Harry Potter eta beste film/telesail askoren irudiekin jolasteko prest?
- Mahai-ingurua: #IKUS-ENTZUNEZKOAKSAREETAN Alex Padilla, Ainhoa Vitoria, Gaizka Izagirre eta Elemelonsekin.
“Ikus-entzunezkoak sareetan” mahai-inguruaren helburua gaur egungo gazteen ikus-entzunezko kritika eta kontsumoaren inguruko hausnarketa du oinarri.
Nork gomendatu dizu hasi berri duzun telesail hori? Lagun batek edo youtuber batek? Nola enteratu zara estreinaldiaz? Aldizkariko kritika ala instagrameko posta? Spoilerren alde edo kontra? “Urteko film hoberenak” zerrendako zenbat ikusi dituzu dagoeneko? Nola erabaki duzu zer plataformara harpidetu? Nork partekatu du zurekin Euphoria-ri buruzko azken txioa? Nori bidaltzen dizkiozu zure telesail gustokoaren meme guztiak? Nola “saldu” hoberen ikus-entzunezko edukiak? Zer hizkuntzatan? Euskara, gaztelania ala ingelesa hobe? Nola kontsumitzen dugu kultura sareetan?
Ainhoa Vitoria, Gaizka Izagirre, Elemelons eta Alex Padilla gonbidatu ditugu sortzaile digital eta kontsumitzaile bezala hausnarketa honetara.
- Gaizka Izagirreren #ZINELKARRIZKETAK
Honez gain, euskarazko kontakizun ezberdinak sustatzea du helburu, formatu eta lenguai berriak landuz: Twitch-a, twitterra, instagram, youtube, tik-tok…Hain zuzen, Gaizka Izagirrek emango dio amaiera saioari zuzeneko twitch saio batekin. Nor gonbidatu ote du #ZINELKARRIZKETAK saio berri honetara?