Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: "Ahatetxo itsusia" eta "Txanogorritxo" . Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira
Tomaxen abentura guztietan bezala, umorea, majia, kantak eta dantzak.
Bazkaria apirilak 2an, 14:00etan, Herrerako Elkartean egingo da. Menua hurrengoa izango da:
-Pasta-entsalada.
-Oilaskoa saltsan.
-Postrea.
-Kafea eta kopa.
Bazkarirako zerrendak Nido, Elizondo eta Goizalden, prezioa 15€. Ipuin kontaketa Isabel Agirresarobek egingo du.
Aurtengo Irakurketa Klubei amaiera emateko saio berezi bat eskeiniko dugu. Nazioarteko Haur Liburuaren eguna dela ospatuko dugu. Irudien mundura hurbilduko gara Mattin ilustratzailearekin. Mari Garciak adin tarte desberdinentzat komiki aukeratuak proposatu eta aurkeztuko dizkigu.
8-10 urteko haurrei zuzendua
Dohainik. Izena eman behar da martxoak 31 arte. Telefonoa: 943 481999. Emaila: haurliburutegia@donostia.eus
Mattin Sorzabalbere artistaren eskutik.
Euskal kulturan murgilduko gara musikaren bidez. Instrumentu tradizionalak, dantzak eta ohiturak ezagutuko ditugu, eta, aldi berean, musika entzun eta joko dugu.
4 - 10 urte Lekua: Erakusketa iraunkorra + Hezkuntza tailerra Sarrerak: apirilaren 1era arte bazkideek lehentasuna duteGarikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia bat Betirentzat?
Korrika kulturalaren barruan, gazteez eta eleaniztasunaz diharduen bakarrizketa humoretsua.
-12:30: Triki poteoa auzoan zehar, Armerias plazatik hasita. TrikiGINKANA familientzat.
-14:30: Herri Bazkari girotua Armerias plazan. Babarrunjana eta sagardo barrika. Tiketak salgai Arkupe tabernan eta Ikasbide elkartean martxoaren 31ra arte. Haurrentzako menurako tiketak ere doan eskuragarri (Arroza tomatearekin). Ikasbideko ordutegia, astelehenetik ostiralera 18:00-21:00.
-18:00: DJ Gora Gu ta Gutarrak Armerias plazan.
-12:30: DO TA KE! txaranga Bernat Etxepare plazan.
-14:30: Herri Bazkaria 15€. Mons Kiroldegian. Txartelak Adi, Eder eta Erdikoan salgai.
-18:30: Antzerkia. BUAH TXABAL Larrotxenen.
Guantanamoko espetxea: 20 urtez legez kontrakoa
Alemania. Zuzendaritza: John Goetz, Ben Hopkins. Zuzendaritzakidetza: Poul-Erik Heilbuth, Lukas Augustin. Ekoizpena: Olaf Jacobs / Hoferichter & Jacobs, NDR. Gidoia: John Goetz, Ben Hopkins. Argazkia: Jörg Gruber, Volker Tittel. Musika: Daniel Regenberg. Muntaketa: Klaus Eichler. Iraupena: 89 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Mohamedou Slahi giltzapetuta egon zen Guantanamon 14 urtez, eta lehenengo bi urteetan, 2002 eta 2004 bitartean, torturak jasan zituen. Liburu bat idatzi zuen, mundu osoan arrakasta handia izan zuena salmentetan (eta urte batzuk geroago zinemara egokitu zena). Bertan, maskarak eta goitizenak erabiltzen zituzten bere guardiez eta torturatzaileez hitz egiten zuen. 2016an Slahi kartzelatik irtetean eta Mauritaniara itzultzean, John Goetz kazetaria guardia haietako batzuen bila hasiko da Estatu Batuetatik; eta haiekin hitz egin nahi du Slahik. Ez da erraza, ordea, Guantanamoko "proiektu bereziak" izenekoetan lan egin zuten taldeko kideak aurkitzea.
Korrika bazkaria Arrano elkartean. Txartelak 15€ balio dute eta Herria, Kubi eta Ordizia tabernetan egonogo dira salgai.
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia