Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburuen gainean hitz egiteko solasaldia.
Oraingoa saio berezia izango da eta bi liburutaz hitzegingo dugu: Hiltzaile baten aitormena eta Eros tren txinatar batean, Joseph Roth eta René Depestrerenak hurrenez hurren.
Hurrengo saioa, maiatzaren 9an: Mohamed Xukriren Aurpegiak.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Maialen Hegi-Luku-ren Girgileri anderea izango ditugu esku artean.
Lugaritzen urtean zehar ematen diren antzerki eta kantu ikastaroen erakustaldia.
Oraingoan, Thierry Biscaryren ikastaroa: Kantu herrikoiak barnetik.
LEHIAKETATIK KANPO
Irlanda-Kanada-Luxenburgo. Zuzendaritza: Nora Twomey. Ekoizpena: Anthony Leo, Andrew Rosen, Paul Young, Tomm Moore, Stephan Roelants / Aircraft Pictures, Cartoon Saloon, Melusine Productions. Gidoia: Anita Doron, Deborah Ellis. Animazioaren zuzendaritza: Fabian Erlinghäuser. Musika: Jeff Dana, Mychael Danna. Muntaketa: Darragh Byrne. Iraupena: 93 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Parvana hamaika urteko neska bat da, Afganistango Kabul hiriburuan bizi dena talibanen agintaldian. Aita atxilotuta dagoenez, familia baliabiderik gabe geratzen da eta, emakumeek dirua irabaztea debekatuta dutenez, Parvana mutil bihurtzea erabakitzen dute, lan egin hala izan dezan.
The Breadwinnerek Afganistango kultura, historia eta edertasuna aztertzen ditu emakumeen ikuspegitik. Gerra garaiko ausardiari, familia loturei, superazioari eta leialtasunari buruzko film liluragarria. Bizitzea egokitu zaion misoginia eta indarkeria garaiari adorez eta irudimenez aurre egiten dion emakume heroi baten istorioa.
Gonbidapenak: Victoria Eugenia Antzokia & Antzoki Zaharra (martxoak 25 / 11:30)
SOLASALDIA: Nilofar Bayat (aktibista eta saskibaloi jokalari afganiarra)
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia
Euskarazko liburu baten inguruan solasean aritzea da helburua. Horri esker, bakoitzak bere iruzkina egin dezake irakurritako testuari buruz. Honez gain, biografian eta liburuari eta egileari buruzko bitxikerietan sakonduko dute parte hartzaileek.
Hilabete honetako liburua Fermín Etxegoienen Autokarabana da.
Dinamizatzailea: Ane Mayoz.
Lekua: Okendo Kultur Etxeko liburutegia.