OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Jule Goikoetxeak Estallidos liburua publikatu berri du Albert Noguerarekin batera. Bertan azken urteetan mundu osoko hiritan gertatu diren hainbat errebolta aztertzen dituzte. Goikoetxea Kattalin Minerrekin arituko da solasean aldaketa sozial hauek ezkerraren egitura kontzeptualean bultzatzen dituzten prozesuen inguruan.
Amatasun nahi eta ezinaz, bilatzen dena ez aurkitzeaz, haurdunaldiaz eta abortuaz, jaiotzaz eta heriotzaz, hutsaz eta beteaz, galderez eta galerez, horiez guztiez ari da “Karena”, eta horiez guztiez hitz egingo dute Alaine Agirrek eta Estitxu Fernández-ek, solasaldian.
Asko delako oraindik ere amatasunaz isiltzen dena, ezkutatzen dena, ukatzen dena; hala nola lagundutako ernalkuntza teknikak, dolu gestazionala, biolentzia obstetrikoa… Amatasunaren alderdi ukatuak, denak ala denak.
Alaine Agirre Garmendia (Astigarraga), Karena lanarekin, euskarazko eleberriaren irabazlea Kutxa Irun Hiria 44. Literatur Sarietan.
Literatur solasaldia Aingeru Epaltza idazlearen Ur uherrak liburuaren inguruan.
Liburuaren inguruko post-a Arantxa Arzamendik idatzita Liburu Dantza blogean
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago txosten honetan irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Solasaldia presentziala izango da.
Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan
Areto nagusia.
Informazio gehiago: Uhinak, Txakur Gorria.
J. Sarrionandiarekin hitzaldia:
-18:30ean, Korrikaren dokumentala
-19:00etan, mintzaldia: Joseba Sarrionandia, "Habanako Gaukariak"
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia
Hizlaria: Oier Araolaza
Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute Aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua.
Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? Beti izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.
Oier Elgoibarren jaio (1972) eta Eibarren hazi den dantzaria da. Eibarko Kezka dantza taldean eta Donostiako Argia dantzari taldean aritzen da dantzari. Dantzan elkartearen eta dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da. Euskal dantza eta generoaren inguruan ikertu du Euskal Herriko Unibertsitatean Mikel Laboa katedraren babesean. Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua, Musikologian egin zituen doktoretza ikastaroak, Artearen Historian eskuratu zuen ikasketa aurreratuen agiria, eta Gizarte Komunikazioan doktore tesia egin du euskal dantza eta generoaren inguruan. EHUn Euskal dantzari buruzko ikasketetan (2016-2017) irakasle aritu da eta Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatikoa eta Dantzaren Goi Mailako Eskolan euskal dantza irakasle izan da (2017). Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998), Euskal Dantza (Etxepare, 2012) eta Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan (UEU, 2020) liburuak argitaratu ditu eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.
Argazkia: Emakume talde bat txistuaren eta danbolinaren soinuan dantzan. Gregorio González Galarzaren argazkia, 1900-1910. STM bilduma (F-005697)