OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Bi Zaldi 2014an Zaldibiko Haize Bazterrak sorkuntza espazioan sortutako bikote akustikoa da. Hastapenean gitar batek eta bi ahotsek osatzen bazuten ere, zuzenezkoetan saxofoia gehitzea deliberatu zuten, publikoaren aitzinean hirukote bilakatuz. Atzerriko kantuak moldatzen hasi ziren, hitzak euskarara itzuliz. Eta berriki haien kantuak sortzen ari dira.
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Sarah Beddington. Ekoizpena: Susan Simnett, Sarah Beddington / Over the Fence Films. Ekoizpen exekutiboa: Mia Bays, Hanna Atallah. Argazkia: Sarah Beddington. Musika: Muqata'a. Muntaketa: Ariadna Fatjó Vilas. Iraupena: 82 min.
HIZKUNTZA: ingelesa, arabiera / AZPITITULUAK: euskara
Milioika hegazti zeruetatik aske migratzen ari diren bitartean, Fadiak, Libanon geratutako errefuxiatu palestinarrak, ukatu egiten zaion antzinako aberria irrikatzen du. Ustekabeko elkarraldi batek zuzendaria, Sarah, aurkezten dionean, erronka egiten dio Palestina historikoan bere aitonaren etxearen ondoan hazitako masustondo zahar bat aurkitzeko, zuhaitz hori bere familiaren existentziaren testigantza baita.
Oinordetzan jasotako oroitzapenak, gizon itsu bat eta buru biko herensuge bat lagun dituela, zuhaitza aurkitzeari ekingo dio Sarahk. Hamabost urte iraundako bidaia baten istorioa da hau, lurralde zatitu batean eta herrialde banandu batean zehar dabilen adiskidetasun batena, mugimendu askatasunaz (edo askatasun ezaz), erbesteratzeaz eta etxera itzultzeko itxaropenaz hitz egiten duena.
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia
“Nire artea XXI. mendekoa da”, iragarri zuen Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile naturopata eta artista suizarrak. Bere iragarpena betetzen ari dela dirudi: 1973an aurkeztu ziren lehen aldiz Aargauko Kunsthausen, eta Emma Kunzen marrazkiak Venezian, Munichen, Londresen eta Tel Aviven erakutsi dira berriki. Bai artistak berak eta baita bere lanek ere artista garaikideen interesa etengabe piztu dute. Pendulu, iparrorratz eta erregela bidez egindako marrazkietan, bere ikerketa-jardueretan, bere gaitasun sendagarri eta argigarrietan eta, batez ere, gizakia ulertzeko ikuspegi holistikoan zentratu dira, naturarekin bat datorren eta artea sortzea barne hartzen duen zerbait den aldetik.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
-16:30etan: haurrentzako peto talerra
-17:30etan: haurrentzako dantza tailerra
-18:00ean: Korrika Txikia