Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Mattin Sorzabalbere artistaren eskutik.
Euskal kulturan murgilduko gara musikaren bidez. Instrumentu tradizionalak, dantzak eta ohiturak ezagutuko ditugu, eta, aldi berean, musika entzun eta joko dugu.
4 - 10 urte Lekua: Erakusketa iraunkorra + Hezkuntza tailerra Sarrerak: apirilaren 1era arte bazkideek lehentasuna duteTabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, sorkuntza liburutegi-laborategi bat eta zine-eskola bat, besteak beste. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, ibilbide gidatu baten bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.