Planetarioan zuzeneko saio honetan, hurrengo hilabetean ikusiko diren zeruko objekturik nabarmenenak zeintzuk diren eta non ikusi erakutsiko ditugu.
Bestalde, beste izarren inguruan biraka aurkitu diren planetei buruz hitzegingo dugu: exoplanetak.
Saioaren iraupena: 45 minutu
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
12 urtetik aurrera
Planetarioko sarrera behar da
Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Bi Zaldi 2014an sortutako taldea da, Gartxot Unsain, Beñat Antxustegi eta Eneko Sierrak osatutakoa.
2021eko udazkenean, Alberto Lizarralderen gidaritzapean kaleratu zuten beraien lehen sorkuntza lana: Lo zena. 10 kanta eta 5 pieza txikiz osaturiko diskoa hainbat lagunen laguntzaz osatu zuten, eta apirilaren 24an DOKAn eskainiko dute luxuzko ondorengo kolaborazioekin: Tristtan Mourguy, Itzal Uranga, Maddi Gerriko, Angel Unzu, Esti Beraza, Alberto Lizarralde, Sorkunde Idigoras, Joshka Natke, Lide Hernando, Ane Antxustegi, Garazi Esnaola eta Xalba Ramirez.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Urgull mendian bertakoak eta kanpotarrak maiz ibiltzen garen arren, badira mendiko txokoek gordetzen dituzten historia eta naturaren hainbat ezaugarri askotan ez dakizkigunak. Izan ere ez baita horren ezaguna Urgull mendian zehar barreiatuta 37 kanoi ikusteko daudela. Ibilbide honetan kanoien historia eta berezitasunak azalduko dira. Joan den udaz geroztik mendiko kanoiei buruzko informazioa ere badago museoko webgunean, bere kasa eta etxetik irten beharrik gabe gaia esploratzen hasteko.
Doan Oharra: Historiaren Etxetik abiatuko gara Deskargatu Urgull izeneko doako aplikazioa mendia norbere kabuz ezagutzeko