Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aramburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (bajua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea.
2019an argitaratu zuten Itsuen Aroa izeneko lehen diskoa, Gaztain Estudioetan grabatua. 8 abestiz osatutako lanean, akorde eta riff pisutsu eta astunak ukitu alternatibo eta melodiko nabariekin nahasten dituzte.
Laster plazaratuko dute bigarren diskoa.
Ipuin musikala.
Musikaria: Arantza Molina. Kontalaria: Ander Edo.
Harriak, patatak, sustraiak, altxorrak eta istorio miragarriak. Denetik topatu daiteke lurrazpian. Putzu bat habiapuntu hartuta lurraren barnera bidaia egingo dugu musikak eta istorio ederrek lagunduta.
Adin gomendatua: 4 - 8 urte
OHARRA: gonbidapenak lortzeko (gehienez 4), aldez aurretik eman beharko da izena loiolakulturetxea@donostia.eus posta elektronikoaren bidez, 943454605 telefonora deituaz edo Loiola Kultur etxera gerturatuaz. Izena emateko epea astelehen 25ean irekiko da, 16:00etan, eta gonbidapenak jarduera hasi baino 30 minutu lehenagora arte jaso ahal izango dira.
Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartuemanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixkat tuntuna; Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza…
Estrenaldia Apirilak 8
Generoa Animazioa
Iraupena 75 minutu
Urtea 2022
Zuzendariak Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce
Gidoia Harkaitz Cano eta Eneko Olasagasti
Musika Joseba Ponce
Maitasuna eta gorrotoari buruzko obra da, AGURRA, barrengo arrangura eta damuari buruzkoa. Iragan berari lotuta dauden bi gizon bakartien istorioa.
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Idazlea: Nina Mitrovic
Aktoreak: Iñigo Gastesi eta Kandido Uranga
Sarrera: 8 (AKKEko bazkideak: 5 )