Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Hona hemen, zuzeneko musika duen, Kantu Kolore taldearen ikuskizun berria:
Peru krokodiloa Afrikara abiatuko da. Ari, Miel eta gainontzeko lagunak bere bila joango dira bere ondoan egoteko. Bertan abentura zoragarriak biziko dituzte. Peru topatuko al dute? Bertan geratuko ote dira?...
Magiaz eta dibertzioz beteriko ikuskizun honetan, Madiber magoak barre eta zirrara eragingo die umeei, magia, jokoak eta musika erabilita.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (apirilaren 25) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, sorkuntza liburutegi-laborategi bat eta zine-eskola bat, besteak beste. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, ibilbide gidatu baten bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartuemanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixkat tuntuna; Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza…
Estrenaldia Apirilak 8
Generoa Animazioa
Iraupena 75 minutu
Urtea 2022
Zuzendariak Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce
Gidoia Harkaitz Cano eta Eneko Olasagasti
Musika Joseba Ponce
-APIRILAK 27, asteazkena 19:00etan
Hitzaldia: "Landare bizikariak:
Etxuariko Sustrai Mintegiko lagunek, gure hirietan landare hauekin berdegune koloretsu eta ekologikoak sortzen erakutsiko digute Gabriel Ma. Laffitte auzo elkartearen lokalean.
-APIRILAK 30, larunbata 11:00etstik 13:00ra
"Lorategia sortu!:
Ikasitakoa prakaikan jarriko dugu Bartzelona Hiribideko berdegune batean landare bizikariak auzolanean landatuz. Ondoren partehartzaileek hamaiketako bat egingo dugu.
IZEN EMATEA: info@erribertxo.eus. Aforoa 15 lagun. (Izen abizenak, pertsona kopurua, adina, telefonoa eta posta elektronikoa zehaztu).
2022ko Crossover Jaialdiaren barruan.
Ezinezkoa da telesailen unibertsoan pentsatzea umorea kontuan hartu gabe. Ez bakarrik telesail onenetako asko komediak direlako, baizik eta umorea, modu eta maila desberdinetan, berez komediak ez diren fikzio askotan presente dagoelako ere.
Mikel Pagadi umorista eta aurkezleak eta Amancay Gaztañaga aktore idazle eta kantariak beren ikuspegia emango dute telesailetako umorearen gainean, Leire Arrojeria kazetariak moderatuta.