Maiatzaren 16ko oharra: azken orduko arazo logistikoak direla medio, aldatu behar izan dugu emanaldia Intxaurrondo Kultur Etxera. Barka endredoak.
"Arnasa"... "Hatsa"... "Bizia"...: Hau da bizidun oro tai gabe akuilatzen duen indarra, hau da hain zuzen Peio Ospitalen bakarkako lehen lan honen haria eta ardatza. Lau urteetako lanaren amaitza da hau, 14 kantuz osatua. Poesiaz jantziriko sorkuntzak dira, prozesu abstraktu baina oinarri-oinarrizko hau erdigune izanik: Bizi indarra.
Informazio gehiago: 2022ko Lagunekin kantari.
Oharra: Donostia Kulturatik kanpo dauden arrazoiengatik emanaldia bertan behera geratu da.
Lilurarik ez, ez dago itzultzerik. Eguna atean dago, haize hotza dakar eta ez da izango beste goizik. Edan ase arte beretik, ez da aski izango, dena galtzear zaudelarik. Bizitza ez da huskeria.
Informazio gehiago: 33. Gazteen Antzerki Topaketa