Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Emma Kunz (1892-1963), suitzar ikertzaile, artista eta sendatzailea izan zen. Ezaguna da, batez ere, pendulu, konpas eta erregeladun paper koadrikulatuan egindako marrazki handiengatik.
Emma Kunzen kosmologiatik abiatuta, bere lan ildoak jarraituz marrazketa lantegi bat gauzatuko dugu. Modu ludiko eta eraikitzailean, paperean, pendulu, iparroratz eta erregela bezalako tresna sinpleak erabiliz, eskala handiko proposamenak bideratuko ditugu.
Tailer hau Oteiza Museoaren eskutik dator, eta horrela deskribatzen dute egingo duten tailerra:
"Oteiza, egin zituen masa eta espazioari buruzko ikasketak abiapuntu harturik, 50eko urteetan hasi zen formatu txikiko lanak jorratzen. Oteizak piezak multzoka lantzen zituen, eta horrek forma eta espazioari buruzko ikerkerta berriak lantzera eraman zuen. Hauetako pieza txikitxo batzuk geroxeago eskala handiko eskulturak bilakatuko dira, nahiz eta inola ere ez da hori euren helburua.
Tailer honetan eskala, argia eta mugimendua aztertuko ditugu, alanbrea, kartoia, buztina eta igeltsua jorratuz, eta Oteizaren obraren eskulturen arteko erlazioaz baliatuko gara, bere serieko lan-prozesura hurbiltzeko".
6 - 11 urte Tailer honek 2 ordu iraunduko ditu Lekua: Erakusketa + Hezkuntza tailerra Sarrerak: apirilaren 1 arte bazkideek lehentasuna duteTabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, sorkuntza liburutegi-laborategi bat eta zine-eskola bat, besteak beste. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, ibilbide gidatu baten bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Bagera elkarteak bi urtean behin antolatzen ditu jardunaldi hauek. Aurtengo jardunaldian, Kulturak euskararen biziberritzean jokatzen duen eta joka dezakeen funtzioan jarriko dute arreta.
"Euskararen erabilera areagotzeko beharrezkoa da testuinguruari lotutako baldintzak sortzea. Donostian zeintzuk dira baldintza horiek? Hiriaren baitan nola errepresentatzen da euskaltasuna? Donostia kulturaren erakusleiho izateaz harrotzen den hiria da, baina, nolako harremana du kultur hiri honek euskararekin? Nola bizi du kultur ekosistema horrek hizkuntzaren afera? Deserosoa al zaio? Nolako errepresentazioak sortu ditu hiritik sortutako arteak? Euskal kulturaz pentsatzeko ba al dugu nahikoa oinarririk? Ba al dago emozioak sorrarazten dituen komunitate sortzailerik?".
Jardunaldiaren programa Bagera elkartearen webgunean eskuragarri Jardunaldian parte hartzeko formularioa: Bagera Elkartea Ekitaldi aretoa
Etxekalte, 2015. urteko udazkenean, Bermeon, Unai Irisarri eta Iker Etxebarriak sortutako musika talde bat da. Urtea amaitu orduko, Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juarez batuko ziren proiektura, taldea osatuz. 90. Hamarkadako eta 21.mendeko lehen hamarkadako musika estiloak (Grunge, Hardcore, Post-Hardcore, Post-Rock, Rock Melodikoak, Rock Alternatiboa,…) eraginda, ahots melodikoek, gitarra zikinek eta erritmo gogorrek definitzen dute beraien izaera.
Taldearen lehen maketa, ‘Isiltasunetik’, Bermeon grabatua izan zen, 2017. urtean, B.A.R estudioetan, Xabi eta Jabi Allikak grabatua eta nahastua. Lan horren barruan, laukotearen lehenengo jatorrizko kantuak daude.
SUA Ane Barrenetxeak (ahotsa), Janire Lópezek (baxua eta teklatua), Julen Wrightek (gitarra) eta Esteban Gaviriak osatzen dute.
Talde misto hau 2018an sortu zen eta 2019an beraien lehen EP-a “Sua” atera zuten. Urte horretako Gaztea maketa lehiaketako lehen saria lortu ondoren, Bilbao BBK live festibalean jotzeko aukera izan zuten.
Hilabete batzuetara, “Ordu Beltzak” singleraren bideoklipa publikatu zuten, beraien lehen estudioko lan luzeari izena ematen diona. Bertan, hamar abesti daude entzungai. Beraien artean desberdinak diren arren, barne kohesio bat mantentzen dute eta horrek, aberastasuna ematen dio lanari, atmosfera musikal anitz sentitzeko aukera eskainiz.