Erresuma Batua. Zuzendaritza: Clare Peploe. Ekoizpena: Clare Downs, Raymond Day / Forever Films, Marlie Productions. Gidoia: Clare Peploe, Mark Peploe. Argazkia: Chris Menges. Musika: Jason Osborn. Muntaketa: Gabriella Cristiani. Aktoreak: Jacqueline Bisset, James Fox, Irene Papas, Kenneth Branagh, Sebastian Shaw, Robert Stephens.
HIZKUNTZA: ingelesa, greziera / AZPITITULUAK: euskara
Katherine argazkilari ingeles bat da, Patrick haren senar eskultorearengandik banandua, eta badira urte batzuk Chloe alabarekin Greziako Rodas uhartean bizi dela. Bizitzako azken urteak bertako toki miragarriak irudikatzen eman ditu, baina haiek bilduz argitaratu berri duen liburuak ez du arrakasta handirik izan. Ondorioz, beharbada etxea saldu beharko du, eta hortik alde egin. Clare Peploeren opera prima, Donostiako Zilarrezko Maskorra irabazitakoa.