Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964) musikariak jasoko du aurtengoan Donostia Kulturak urtero musikaren alorrean banatzen duen Adarra Saria.
Saria ematerakoan, kontuan hartu dira Joseba Tapiaren ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere.
Garaikurra jaso ostean, Joseba Tapiak bere azken diskoa, Egon edo ez egon, aurkeztuko du musikari hauez lagunduta: Nerea Erbiti (ahotsa), Olaia Inziarte (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), Iñigo Telletxea (gitar apala), Iker Uriarte (jazbana), Jexux Aranburu (teklatua), Ion Celestino (tronpeta), Amets Aznarez (tronboia), Ibon Irixoa (saxofoi tenorea) eta Mixel Ducau (saxofoi altua).
Argazkia: Gaizka Peñafiel.
Lau haizetara. J.C. Armental bildumari lotuta, hondarrekin eta gatzarekin artelanak egiteko sormen tailerra eskeiniko dugu.
Adina: 6-11
Izen-ematea ekainaren 1etik aurrera: okendokulturetxea@donostia.eus
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.
P. Sorozabal, B. Zapirain, J. Guridi, X. Sarasola, F. Escudero, C.Colin, M. Penella eta J. Guerrero musikarien zarzuela pasarteak, ondorengoek abestuta: Ainhoa Izaguirre, Vinaixa Gartzia, Sofía Chacón, Maialen Urretabizkaia, Zuhara Etxabe (sopranoak), Ignacio Ramella (tenorea), Erika Velarde (mezzosopranoa), Emotio Taldea (Debora Herrero, zuzendaria), Itziar Beitia (pianojolea) Ainhoa Merzeroren zuzendaritzapean.
Gonbidapenen banaketa: Ekainaren 1etik aurrera, F. Escudero musika kontserbatorioan eta Lugaritz Kultur Etxean (16:00-20:30).
Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964) musikariak jasoko du aurtengoan Donostia Kulturak urtero musikaren alorrean banatzen duen Adarra Saria.
Saria ematerakoan, kontuan hartu dira Joseba Tapiaren ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere.
Garaikurra jaso ostean, Joseba Tapiak bere azken diskoa, Egon edo ez egon, aurkeztuko du musikari hauez lagunduta: Nerea Erbiti (ahotsa), Olaia Inziarte (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), Iñigo Telletxea (gitar apala), Iker Uriarte (jazbana), Jexux Aranburu (teklatua), Ion Celestino (tronpeta), Amets Aznarez (tronboia), Ibon Irixoa (saxofoi tenorea) eta Mixel Ducau (saxofoi altua).
Ategorrieta-Ulia eta Sagues auzoko hainbat eremuei begirada zahar eta berriak ikusgai jarriko ditugu. Hausnarketarako eta etorkizuneko begiradak sortzeko gune bihurtu nahi dugu.