Ekainaren 10eko oharra: programazio doikuntzak direla eta, proiekzio hau bertan behera geratu da.
AEB. Owen Hurley. 2002.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Barbie en Princesa Rapunzel
San Juan gaua ospatzeko, Iratzar Musika Taldeak alaituko digu gau berezi hau.
Ekainaren 22ko oharra: eguraldiak lagunduko ez balu, ikuskizuna Intxaurrondo Kultur Etxean egingo litzateke (Felix Gabilondo plaza 1).
Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten.
Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.
Ohikoa den bezala, San Juan bezperan hainbat ekitaldi izango dira gau magiko honetaz gozatzeko: Queimada, dantzaldia, etab.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.