AEB. Owen Hurley. 2003
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Barbie en el lago de los cisnes
Lau haizetara. J.C. Armental bildumari lotuta, gorputza artearen erritmoarekin bat egiteko gorputz-adierazpeneko taillerra eskeiniko dugu.
Adina: 6-11
Izen-ematea ekainaren 1etik aurrera: okendokulturetxea@donostia.eus
Bi urtez nahitaez etenda egon ondoren, covid19aren osasun-murrizketak zirela eta, Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain. Besteak beste, Steven Spielberg, Woody Allen eta Wes Anderson zuzendarien filmak eskainiko ditu aurtengo edizioak.
Datak, kokalekuak eta izenburua
-Ekainaren 24a, ostirala, 22:30ean, Araba parkea (Amara)
"E.T. Estralurtarra" (euskaraz)
-Ekainaren 30a, osteguna, 22:30ean, Urumeako ibai-parkea (Txomin / Martutene)
"Fantastic Mr. Fox" (gazteleraz)
-Uztailaren 1a, ostirala, 22:30ean, Arriaga parkea (Altza)
"Brian's Life" (gazteleraz)
-Uztailaren 7a, 22:30ean, Cristina Enea
"Lotia" (euskaraz)
-Uztailaren 8a, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta)
"Brian's Life" (gazteleraz)
*Eguraldiagatik emanaldi bat edo batzuk bertan behera geratuko balira, bi data erreserbatuko dira, uztailaren 14a eta 15a, beraien jatorrizko kokalekuetan ordu berean eman ahal izateko.
Bueltan da Izan Arrantzale UDAN, etxeko txikienek udan arrantzan ikasten goza dezaten.
Baxurako arrantzaren eta itsasoaren mundua ezagutuko dute, arraina modu dibertigarrian prestatu eta dastatuko dute, eta arrantzarekin, itsasoarekin eta horien inguruko naturarekin lotutako eskulanak eta esperimentuak egingo dituzte.
Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa, Aquarium eta Motoras de la Isla-rekin elkarlanean, Izan Arrantzale uda honetarako aukera ezin hobea da.
Astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 13: 45etara
(Jarduera 9: 30ean hasten bada ere, Kofradia-Itsas Etxea prest egongo da parte-hartzaileak 9: 00etatik aurrera hartzeko)
Tarifak:
A) Aste bakarra 95 € haur bakoitzeko
B) 2 aste jarraian % 10eko deskontua
C) 3 aste jarraian % 20ko deskontua
D) 4 aste jarraian % 35eko deskontua
*Asteak: astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez dago Izan Arrantzale jarduerarik.
Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen dena
OHARRA
Erreserba egitean, aukeratu interesa duzun hasierako astelehena bakarrik; izan ere, tresnak beste egun batzuk hautatzeko aukera ematen badizu ere, jarduera aste naturaletan egiten da, astelehenetik ostiralera.
(Larunbata eta igandea hautatuta agertu arren, egun hauetan ez dago jarduerarik).
Ondoz ondokoak ez diren asteak erreserbatu nahi izanez gero, aste bakoitzeko erosketa prozesua errepikatu behar da.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.
Ategorrieta-Ulia eta Sagues auzoko hainbat eremuei begirada zahar eta berriak ikusgai jarriko ditugu. Hausnarketarako eta etorkizuneko begiradak sortzeko gune bihurtu nahi dugu.
Aurtengo Igeldoko San Pedro Jaiak ekainaren 23tik uztailaren 3ra izango dira eta hona hemen egitarauan agertzen diren jarduera batzuk:
Osteguna 23a
22:00 San Juan gaueko koplarien irteera eta San Juan sua.Larunbata 25a
11:00 Igeldoko III. Haur-krossa. 18:30 40ª Subida popular de Igeldo - Cross.Igandea 26a
08:00 Arrokako arrantza-lehiaketa. 16:00 Areto-futboleko finalak. 18:00 Pala-txapelketa finala maziza txuriarekin. 20:30 Sin Fronteras cumbia bolibiarrarekin dantzaldia.Asteazkena 29a
12:00 Ttonttorroren igoera eta ondoren herri-kirolak, herriko gazteen arteko erronka. 19:00 Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. 23:30 Erromeria Trikilatz taldearen eskutik.Jueves 30
11:00 Ttonttorro txikiren igoera. 11:15 Tailerrak eta jolasak. 17:00 Asier Kidam Magic magoa.Ostirala 1a
10:00-14:00 Puzgarriak eskolako kantxan. 17:00 Kika, Blas eta Jonas pailazoak. Nire laguna etor daiteke etxera? ikuskizuna eskeiniko dute. 22:30 Kontzertuak plazan, Aita Rockolaga / Indabe / Herenegun taldeen eskutikLarunbata 2a
18:00 Umore horia. 19:30 Kalejira, urezko zezena eta buruhandiekin. 23:00 Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 23:30 Gaupasa Trikidantz taldearekin eta ondoren Dj Jotatxo plazan.Domingo 3
12:00 Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 12:30 Patata-tortila lehiaketa. 19:30 Bertso-saioa: Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbio. 23:00 Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 00:00 AAurresku Herrikoia eta Ttonttorroren jatsiera.Aurtengo Altzako San Martzial Jaiak ekainaren 24tik uztailaren 3ra izango dira. Prestatu dituzten ekitaldien artean honako hauek azpimarratzen ditugu:
Larunbata 25a
09:00 Erromeria. Donostia Musika Eskolako trikitilariez lagundurik. 19:30 Sardina-jatea Altzagainako plazan.Asteazkena 29a
19:00 Bolo jaurtiketa Udal bolatokian. 19:30 Toka txapelketa. 22:00 Altzako kaleetan zehar Danborrada, Pasai txarangarekin.Osteguna 30a
17:00 Frontenis txapelketa auzotar gazteentzat. 19:00 Buruhandiak.Ostirala 1a
13:30 Gastronomi lehiaketak: patata-tortila eta postreak. 16:30 Herri Ametsa ikastolako euskal dantza taldearen emanaldia. 18:00 Haurrentzako antzerkia plaza gorrian: Zirika Zirkus taldea 19:00 Txokolatada eta buruhandiak. 23:00 San Martzial plazan, Rock saioa: Yakolev-42 / Young Kids / El exterminio de la raza del mono.Larunbata 2a
10:45 XXX Sagardo lehiaketa 12:30 Idi proba. Udal probalekuan. 13:30 Bertsolariak San Martzial plazan: Aitor Mendiluze eta Jon Maia; Gai-jartzaileak: Joxeba Alkiza eta Unai Elizasu. 23:00 San Martzial plazan DJ RU-ren emanaldia.Igandea 3a
16:00 Zumba San Martzial plazan ASGINCEren laguntzarekin. 17:00 Show-Time taldearen dantza emanaldia. 18:00 Sagardo Eguna.Gipuzkoa plazako Liburu Azokan liburu-denda eta banatzaileen nobedadeak egongo dira salgai.
Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako eraikineko aretoetan dauden jarduerak azokari buruzko albistean.
Munduko Dantza Kopa (DWC) haurrentzako dantza amateurreko munduko lehiaketa da. Bertan, 50 herrialdetik gora etorritako 5000 dantzari baino gehiagok parte hartuko du. Urtero herrialde ezberdin batean ospatzen den lehiaketan, interprete bakoitzak bere herriko finaletarako sailkatu behar du.
Irabazleen aurkezpen galak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira Victoria Eugenia Antzokian eta finalak Kursaalean ekainaren 24tik uztailaren 2ra.
Munduko Dantza Kopa (DWC) haurrentzako dantza amateurreko munduko lehiaketa da. Bertan, 50 herrialdetik gora etorritako 5000 dantzari baino gehiagok parte hartuko du. Urtero herrialde ezberdin batean ospatzen den lehiaketan, interprete bakoitzak bere herriko finaletarako sailkatu behar du.
Irabazleen aurkezpen galak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira Victoria Eugenia Antzokian eta finalak Kursaalean ekainaren 24tik uztailaren 2ra.
Pierre Lemaitre idazlearen Recursos inhumanos liburuari buruzko literatur solasaldia.
Dinamizatzailea: Amaia García.
Solasaldia presentziala izango da eta online jarraitzeko aukera egongo da. Online parte hartzeko izena eman behar da. Erreserbak alderdiederliburutegia@donostia.eus e-postaren bidez.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
AEB.
Zuzendaritza: Owen Hurley.
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago: Barbie en el lago de los cisnes
+ 55 bisitak erakusketa iraunkorreko gai desberdinak lantzen dituzten ibilbideak dira. Horiek guztiak 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira, webgunean izena emanda.
Oraingoan, Juan Ignacio Aizpuruak egingo du ibilbidea, Euskadiko industrializazio prozesuari buruz hitz eginez.