Pasa dira 15 urte euskal hezkuntza komunitateak Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma diseinatu zuenetik. UEUk curriculumaren gainean gogoeta egiteko asmoarekin antolatu du jardunaldi hau.
Alde batetik, aztertuko da zenbateraino gauzatu den orduan diseinatutako euskal curriculuma, zenbateraino izan den hezkuntza komunitatearen ardatz, eskuratu ote diren helburu jarritako konpetentziak. Bestetik, ikusi gaur egungo euskal gizarteari oraindik ere behar bezala erantzuten ote dion. Globalizazioak, migrazioak, krisi klimatikoak, pandemiak aldaketa ugari ekarri ditu. Feminismoak ere emakumeari bere lekua emateko beste urrats bat egin du eta mundu ikuskera berritzea dakar. Erantzuten ote dio duela 15 urtekoak gaur egungo errealitateari? Gogoan izan ote ziren orduan gai/arazo/esparru horiek? Eguneratu behar ote da zerbait? Zein arlotan eguneratu beharko litzateke? Beharrezko konpetentziak eta edukiak gauzatzeko metodologiak egokitu ote dira?
Ikusi jardunaldiaren egitaraua: Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak Matrikula: UEU UEUrekin harremanetan jartzeko: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati) Lekua: Ekitaldi aretoaBi urtez nahitaez etenda egon ondoren, covid19aren osasun-murrizketak zirela eta, Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain. Besteak beste, Steven Spielberg, Woody Allen eta Wes Anderson zuzendarien filmak eskainiko ditu aurtengo edizioak.
Datak, kokalekuak eta izenburua
-Ekainaren 24a, ostirala, 22:30ean, Araba parkea (Amara)
"E.T. Estralurtarra" (euskaraz)
-Ekainaren 30a, osteguna, 22:30ean, Urumeako ibai-parkea (Txomin / Martutene)
"Fantastic Mr. Fox" (gazteleraz)
-Uztailaren 1a, ostirala, 22:30ean, Arriaga parkea (Altza)
"Brian's Life" (gazteleraz)
-Uztailaren 7a, 22:30ean, Cristina Enea
"Lotia" (euskaraz)
-Uztailaren 8a, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta)
"Brian's Life" (gazteleraz)
*Eguraldiagatik emanaldi bat edo batzuk bertan behera geratuko balira, bi data erreserbatuko dira, uztailaren 14a eta 15a, beraien jatorrizko kokalekuetan ordu berean eman ahal izateko.
Bueltan da Izan Arrantzale UDAN, etxeko txikienek udan arrantzan ikasten goza dezaten.
Baxurako arrantzaren eta itsasoaren mundua ezagutuko dute, arraina modu dibertigarrian prestatu eta dastatuko dute, eta arrantzarekin, itsasoarekin eta horien inguruko naturarekin lotutako eskulanak eta esperimentuak egingo dituzte.
Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa, Aquarium eta Motoras de la Isla-rekin elkarlanean, Izan Arrantzale uda honetarako aukera ezin hobea da.
Astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 13: 45etara
(Jarduera 9: 30ean hasten bada ere, Kofradia-Itsas Etxea prest egongo da parte-hartzaileak 9: 00etatik aurrera hartzeko)
Tarifak:
A) Aste bakarra 95 € haur bakoitzeko
B) 2 aste jarraian % 10eko deskontua
C) 3 aste jarraian % 20ko deskontua
D) 4 aste jarraian % 35eko deskontua
*Asteak: astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez dago Izan Arrantzale jarduerarik.
Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen dena
OHARRA
Erreserba egitean, aukeratu interesa duzun hasierako astelehena bakarrik; izan ere, tresnak beste egun batzuk hautatzeko aukera ematen badizu ere, jarduera aste naturaletan egiten da, astelehenetik ostiralera.
(Larunbata eta igandea hautatuta agertu arren, egun hauetan ez dago jarduerarik).
Ondoz ondokoak ez diren asteak erreserbatu nahi izanez gero, aste bakoitzeko erosketa prozesua errepikatu behar da.
Donostiako kaian altxor bat dago ezkutaturik, izango al zarete hura aurkitzeko gai?
ZER EGINGO DUGU?
Ihes-gela bezala, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. 2-5 bitarteko taldetan egongo dira, eta jokoan gidatuko dituen tabletaren laguntza izango dute. Parte-hartzaileak behar duten guztiaz hornituta egongo dira (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko. 12 urtetik aurrerakoentzat, asteazkenetik igandera.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.