Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Aurten 10 urte betetzen dira interpretazio zentroa ireki genuenetik eta urte hauetan egin dugun gauzarik ederrenetako bat erlauntza jartzea izan zen. Asko ikasi genuen intsektu bitxi hauei buruz eta baita naturan daukaten garrantziaz ere. Horregatik, aurten interpretazio zentrora erle familia berri bat ekarriko dugu eta hasieratik ibilbide hau gurekin egin duen Julian Urkiola erlezaina gurekin izango dugu interpretazio zentroko biztanle berriak ezagutu eta erleen eta erlezaintzaren gaur egungo egoerari buruz hitz egiteko.
Informazio gehigarria:
Hizlaria: Julián Urkiola (erlezaina / apicultor)
Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa
Jarduera euskaraz.
beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.
Cristina Enea parkeak istorio eder bat ezkutatzen du, Fermin eta Cristina Mandasko duke-dukesak protagonista dituena. Eragin handiko bikote hori XIX. mendearen bukaerako Donostiako burgesiaren parte izan zen, eta Cristina Enea beren udako finka maitea, bere diseinu eta aberastasun paisajistikoagatik miretsi eta bisitatuenetako bat bihurtu zen. Parkeko ibilaldi honetan, “Cristinaren etxea” nola eraiki zen gogoratuko dugu eta bertako txoko berezienak ezagutuko ditugu.
Informazio gehigarria:
Lekua: Cristina Enea
Jarduera euskaraz
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.