Malabare pilotek, hula hoop uztaiek eta akrobaziak burutzen diren kutxak osatzen dute ikuskizuna; jarduera parte-hartzaileak ezaugarritzen dute familia osoarentzat dibertigarria den ikuskizun originala, non bat egiten duten zirku eta antzezpen teknikek egoera sinpleen bitartez.
Informazio gehiago: Cía Trotamundos
Hiru dimentsioak eskuekin lantzeko tailer ludikoa. Plastilinarekin eskulturak, legoekin eraikinak, feltrozko animali peluxeak eta eskulan proiektu gehiago egiteko aukera.
Tailer bakoitzean eduki desberdina emango da.
Adina: 6-10 urte.
Izen-ematea: Casares Kultur Etxean 943 35 11 49 casareskulturetxea@donostia.eus
Hiru dimentsioak eskuekin lantzeko tailer ludikoa. Plastilinarekin eskulturak, legoekin eraikinak, feltrozko animali peluxeak eta eskulan proiektu gehiago egiteko aukera.
Tailerrak egun bakarrekoak eta apartekoak dira.
Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.