Niko, gure protagonista, Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen ari zela lokartu egin da. Niko, lokartu eta berehala bere ametsetako pertsonaiekin topo egin du. Hemen nago. Augusta Robusta gaztea naiz!! Agudo! Entrenamendua eta planaren prestaketa egingo dugu eta gero, aurkitu gabeko altxorren bila abiatuko gara!!
Informazio gehiago: Zirika Zirkus
Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.