Historiako artista plastiko ezberdinen estiloengantik abiatuz, marrazten eta margotzen ikasteko tailerra: Kandinsky, Van Gogh, Picasso... Aldi berean, marrazteko eta margotzeko baliabide anitz esploratuko ditugu: akuarelak, pastelak, gouche eta gehiago!
Tailer bakoitzean eduki desberdina emango da.
Adina: 6-10 urte.
Izen-ematea: Casares Kultur Etxean 943 35 11 49 casareskulturetxea@donostia.eus
Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.