Oharra: ikuskizun honen gaztelaniazko bertsioa uztailaren 29an eta 30ean antzeztuko da.
"Parte-hartzea da garrantzitsuena". Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidagaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko, gazta puxka miserable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Felixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu... hala holakoa izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort-zona, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Hala - holakoak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Felixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?
Oharra: ikuskizun honen euskarazko bertsioa uztailaren 27, 28 eta 31n antzeztuko da.

Hautagai politiko bat, aurre-kanpainan kiniela guztiek garaile bezala ematen duten momentuan, desagertzen da, beldur eszeniko agerraldi bat jasatzen duelako.
Alderdiak eta ikuslegoek, alderdiko afiliatuak funtzioan, ezinezko edo ia-ezinezko konponbidea bilatuko dute...
Info. gehiago: Antzerkia kalean
Erresuma Batua. Tim Hill.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Garfield 2
Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.