Oharra: ikuskizun honen gaztelaniazko bertsioa uztailaren 29an eta 30ean antzeztuko da.
"Parte-hartzea da garrantzitsuena". Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidagaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko, gazta puxka miserable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Felixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu... hala holakoa izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort-zona, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Hala - holakoak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Felixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?
Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Txango berezi bat egiteko prest? Gurekin gozatzeko prest? Ulia Interpretazio Zentroaren 10. urteurrena ospatzeko pertsonaia bereziz beteriko ibilbide bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu.“Txangozatu” familia osoarentzako ikuskizun ibiltaria da. Bertan, basoan zehar, elementu ezberdinekin egingo dugu topo (klown, zirkoa, ipuinak, musika…) eta umorearen munduan murgilduko gara, emanaldiaren parte aktibo bilakatuz. Ba al zatozte?
Informazio gehigarria:
Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa
Jarduera euskaraz.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.
X