Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu baitu. Gauzak hainbeste aldatu dira ezen orain "smartphone" batekin besapean jaiotzen baikara.
Sentsazioak eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabiliera eta gizartean daukan eraginari burutz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin. Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen beritzaile eta sorpresa ezinezkoekin. Zuregan Sentsazioak bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da. Altxa dezagun oihala!
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Adina: +5 urte
San Telmo Museoak 120 urte betetzen ditu. Museoa ezagutuko dugu eta gure museo propioa eraikiko dugu pop-up teknikarekin papera erabiliaz: tolestu, margotu, itsatsi, collageak egin…
Irakaslegoarekin programa, irakasleen eta Tabakalerako hezkuntza taldearen artean jakintzak eta esperientziak partekatzeko topaketek osatzen dute.
Eskolarako baliogarrian izan daitekeen tresna baten inguruan arituko gara lantegi honetan: Arduino. Diseinu ireki edo libreko kontroladore programagarrien familikoa da, elektronika analogikoan zein digitalean erabiltzeko pentsatua.
Lantegian arduinoren lehen hurbilpen bat landuko dugu eta eskolan garatu daitezkeen proiektu eta ideia posibleak mahaiganeratuko ditugu egunerokotasunean arduinok izan ditzazkeen erabilera posibleak azalduz; tenperatura eta haize kalitatearen neurgailuak, robotika programazioaren hastapenak etab.
Heriotza, duin eta ilustratua erakusketarekin loturiko ekitaldia.
Egile bakoitzak bere lanaren berri emango du erakustaretoan.
Izaro Mariezkurrena: "Hasiera bat, amaieran"
"Heriotza urrun ikusten dugu batzuk, ilun, etorriko ez delakoan ahaztu besteok. Badira, gertu sentitzen dutenak, baita iristeko desioan dabiltzanak ere. Hauek izan ditut gogoan. Bizitzak ahalik eta gehien luzatzearen borrokak ere sufrimendua dakar. Ikasi beharko genuke, askotan juten uzten. Goxo, pozez, lore artean, itsasoan.
Izan ere, bizitzaren eskutik doa heriotza, bata bestearik gabe ezin existitu. “